Mundua -

GAZA, ERASOPEAN

Israelek alderdikeriaz jokatzea egotzi dio berriro Guterresi Gazaren harira 99. artikulua erabiltzeagatik

Cohen Atzerri ministroak uste du NBEko idazkari nagusiaren "jarrera partzialaren eta aderdikeriaren beste adibide bat" dela, eta erabakia, "zorigaitza kargurakoa".

Eli Cohen Israelgo Atzerri ministroa. Argazkia: Efe
Eli Cohen Israelgo Atzerri ministroa. Argazkia: Efe
Eli Cohen Israelgo Atzerri ministroa. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eli Cohen Israelgo Atzerri ministroak alderdikeriaz jokatzea egotzi dio berriro Antonio Guterres Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiari, Gazan berehalako su-etena eskatzeko NBEren gutuneko 99. artikulua erabiltzeagatik.

Cohenek X sare sozialean egin du kritika hori, AEBk (Israelen aliatu handia) Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluan su-etenaren inguruko bozketa blokeatu ostean. AEBko Gobernuak eta Israelgoak uste dute su-etenak mesede egingo liokeela Hamasi.

Cohenen esanetan, "99. artikulua erabili izana Guterresen jarrera partzial eta alderdikoiaren beste adibide bat da", eta erabakia "zorigaitza da kargurako".

Ministroak galdetu du ea zergatik ez den berdin jokatu Ukrainako edo Siriako gerren kasuetan, eta honakoa gehitu du: "Su-etenak soilik gerra eta gizateriaren aurkako krimenak egiten jarraitzen duen Hamasen kolapsoa galaraziko luke".

Azkenik, Cohenek eskerrak eman dizkio AEBko Gobernuari "bahituen itzulera lortzeko" eta "erakunde terrorista hori deuseztatzeko" lanean jarraitzen duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea NBE Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Ekialde Hurbila