Mundua -

Titular nagusiak

Albiste izango dira: Gazako gerra, Kopako zozketa eta adikzioen erradiografia

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Hego Afrikako legelariak, Hagan. Argazkia: EFE
Hego Afrikako legelariak
Hego Afrikako legelariak, Hagan. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urtarrilak 26, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Gazako gerra, Hagari begira: NBEko Nazioarteko Justizia Auzitegiak gaur iragarriko du Israeli kautelazko neurriak ezartzeko erabakia, Gazan erasoaldiak gelditzeko, Hegoafrikak Israelgo Estatuari Zerrendako palestinarrekiko "asmo genozida" izatea leporatzen dion prozedura aurrera eramaten den bitartean.

- Kopako zozketa: 2023-24 Errege Kopako finalerdien zozketa gaur egingo da, 13:00etatik aurrera. Realarekin eta Athleticekin batera, Mallorca eta Atletico Madril dira zozketan egongo diren beste bi taldeak.

- Adikzioen erradiografia: Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak EAEko adikzioei buruzko azken inkesta aurkeztu du. Itziar Larizgoitia Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak ere hartuko du parte aurkezpenean, Bilbon.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo munduko albisteak Osakidetza Errege Kopako finala 2024 Drogak Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel albisteak