Mundua -

Itsaso Gorria

Yemengo huthiek misilekin egin diote eraso AEBko destruktore bati, itsaso Gorrian

"Zapaldutako herri palestinarraren defentsan" egin dute eraso, eta "gure herrialdearen aurka AEBk eta Erresuma Batuak egindako oldarraldiari erantzuna emateko", esan du Yehya Sarea bozeramaile militarrak.

Ontzi bat, Suezko kanalean, itsaso Gorrirako bidea hartuta. Artxiboko argazkia. EFE
Ontzi bat, Suezko kanalean, itsaso Gorrirako bidea hartuta
Ontzi bat, Suezko kanalean, itsaso Gorrirako bidea hartuta. Artxiboko argazkia. EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yemengo huthi matxinoek iragarri dute "hainbat misil" jaurti dituztela AEBko destruktore baten aurka itsaso Gorriaren hegoaldean, Estatu Batuek eta Erresuma Batuak haien kontra egindako erasoen aurrean, eta "autodefentsa eskubide legitimoaz" baliatuta.

Yehya Sarea bozeramaile militarrak X sare sozialaren bidez jakitera eman duenez, "egokitutako itsas misilak" erabili dituzte erasoan. Lehenago, AEBko Komando Nagusiak aurreratu du huthiek "itsaso Gorrirantz" jaurtitako misil bat eraitsi dutela.

"Zapaldutako herri palestinarraren defentsan egin dugu eraso, eta gure herrialdearen aurka AEBk eta Erresuma Batuak egindako oldarraldiari erantzuteko asmoz", esan du aipatu bozeramaileak.

"Yemengo Indar Armatuok (halaxe definitzen duten beren burua) argi utzi nahi dugu gure herrialdearen aurka itsaso Gorrian eta Omango itsasoan egiten ari diren erasoetan parte hartzen duten gerraontzi britainiar eta estatubatuar guztiak ditugula jomugan, eta eraso egingo diegula gure burua defendatzeko dugun eskubideari jarraikiz, eta gure herrialdearen, herriaren eta nazioaren defentsan", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Erresuma Batua Eguneko albisteak Albisteak Israel albisteak Palestina Ekialde Hurbila