Mundua -

Titular nagusiak

Albiste izango dira: Gaza, erabat isolatuta, Cebeken 125. urteurrena eta su olinpikoa Frantzian

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Kamioiak geldirik, Rafahko pasabidean
Kamioiak geldirik, Rafahko pasabidean
Kamioiak geldirik, Rafahko pasabidean

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko maiatzaren 8an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Gaza, erabat isolatutaIsraelek Rafah Egiptorekin lotzen duen pasabidearen kontrola hartu ostean, Gaza erabat isolatuta gelditu da. Muga guztiz itxita dago, bai pertsonentzat eta baita laguntza humanitarioarentzat ere. Ondorioz, kamioiak mugaren alde banatan pilatu dira. Bien bitartean, Israelek eta Hamasek su etena negoziatzen jarraituko dute, Egiptoren, Qatarren eta Ameriketako Estatu Batuen bitartekaritzarekin.

- Cebeken 125. urteurrena: Bizkaiko patronalak batzar nagusia egingo du Euskalduna jauregian, 09:30ean hasita. 11:00etan enpresarien arteko topaketa egingo da eta ondoren Cebek sariak banatuko dira. Segidan, 125. urteurrena oroitzeko bideo bat erakutsiko dute eta amaiera Carolina Perez Toledo Cebekeko presidenteak eta Iñigo Urkullu jarduneko lehendakariak hitzaldia eskainiko dute. 

- Su olinpikoa Frantzian: Itsasoz iritsiko da su olinpikoa Frantziara, Marseillara, hain zuzen ere. Itsasoz helduko da eta Emmanuel Macron Frantziako Gobernuko presidentea bertan egongo da zain. Bertako agintarien arabera, 150.000 lagun elkartuko dira aipaturiko hiri horretan zuzi olinpikoari harrera egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak 2024 Gaurko albisteak Bizkaia Paris gaur Frantzia argazkiak CEBEK argazkiak Gazako bideoak Eguneko albisteak Olinpiar jokoak 2024 Albisteak Israel albisteak Palestina Enpresaburuak Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean?