Mundua -
Gatazka armatua
Turkia eta Siriaren arteko liskarrek seigarren eguna beteko dute
Giza Eskubideetarako Siriako Behatokiaren arabera, hildakoen artean 65 zibil, 42 matxino, 2 soldatu desertore eta Siriako Armadako 62 soldadu daude.
Erredakzioa
Turkiak bi obus jaurti ditu igande honetan Siriako Raga probintziako Tal Abiad herriaren gainean, Siriako Giza-Eskubideen Behatokiak azaldu duenez.
Oraindik ez dute biktimarik egon den zehaztu.Azken egunetan misil jaurtiketak izan dira Turkia eta Siria arteko mugan. Horrez gain, siriar erregimenaren tropen eta eta indar errebeldeen arteko liskarrek aurrera darraite.
170 hildako asteburuan
Gutxienez 170 lagun hil dira larunbat honetan Siriako hainbat tokitan izandako hainbat gatazketan, Giza Eskubideetarako Siriako Behatokiak zabaldutako datuen arabera. Talde honen aburuz, hildakoen artean 65 zibil, 42 matxino, 2 soldatu desertore eta Siriako Armadako 62 soldadu daude.
Dirudienez, matxinoen aurrerapauso handiak lortu dituzte Siriako iparraldean. Izan ere, larunbat honetan mugatik gertu dagoen Jirbat al Yoz hartu dute mendean. "Matxinoek Jirbat al Yozen zonaldearen kontrola bereganatu dutenean amaitu dira liskarrak bertan", azaldu du Behatokiak.
Tentsio igoera
"Gatazkak 12 orduz luzatu dira", zehaztu du elkarte honek, "Armadako 40 soldadu eta bederatzi matxino hil dira bertan". Behatokiaren ustez, Turkiako mugatik gertu dauden Siriako zonalde horretako % 80 inguru bereganatu dute matxinoek dagoeneko.
Joan den asteazkenean Siriatik jaurtitako misil batek turkiar lurretan jauzi eta gero, gatazkak tentsio igoera bat izan du azken egunetan. Gertakari horren ostean, Turkiako Parlamentuak alboko herrialdera tropak bidaltzea onartu du.
Turkiak bi obus jaurti ditu igande honetan Siriako Raga probintziako Tal Abiad herriaren gainean, Siriako Giza-Eskubideen Behatokiak azaldu duenez. Oraindik ez dute biktimarik egon den zehaztu.Azken egunetan misil jaurtiketak izan dira Turkia eta Siria arteko mugan. Horrez gain, siriar erregimenaren tropen eta eta indar errebeldeen arteko liskarrek aurrera darraite.170 hildako asteburuanGutxienez 170 lagun hil dira larunbat honetan Siriako hainbat tokitan izandako hainbat gatazketan, Giza Eskubideetarako Siriako Behatokiak zabaldutako datuen arabera. Talde honen aburuz, hildakoen artean 65 zibil, 42 matxino, 2 soldatu desertore eta Siriako Armadako 62 soldadu daude. Dirudienez, matxinoen aurrerapauso handiak lortu dituzte Siriako iparraldean. Izan ere, larunbat honetan mugatik gertu dagoen Jirbat al Yoz hartu dute mendean. "Matxinoek Jirbat al Yozen zonaldearen kontrola bereganatu dutenean amaitu dira liskarrak bertan", azaldu du Behatokiak. Tentsio igoera"Gatazkak 12 orduz luzatu dira", zehaztu du elkarte honek, "Armadako 40 soldadu eta bederatzi matxino hil dira bertan". Behatokiaren ustez, Turkiako mugatik gertu dauden Siriako zonalde horretako % 80 inguru bereganatu dute matxinoek dagoeneko.Joan den asteazkenean Siriatik jaurtitako misil batek turkiar lurretan jauzi eta gero, gatazkak tentsio igoera bat izan du azken egunetan. Gertakari horren ostean, Turkiako Parlamentuak alboko herrialdera tropak bidaltzea onartu du.