Mundua -

'Sandy' urakana

'Sandy' urakana 140 km/h izatera heldu da New Yorkera bidean

765.000 pertsona elektrizitaterik gabe utzi ditu AEBetako kostako zazpi estatutan. Garraioak, eskolak, bankuak, burtsa eta dendak itxi egin dituzte.

'Sandy' urakanak indarra hartu du New Yorkera bidean. Argazkia: EFE
'Sandy' urakana | 'Sandy' urakanak indarra hartu du New Yorkera bidean.
'Sandy' urakanak 150 kilometro orduko abiadura hartu du

02:40

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sandy urakana astelehen honetan iritsiko da New Yorkera, Karibean 60 pertsona baino gehiago hil eta gero. Hori horrela, Sagar Handian garraioak eta zerbitzu publikoak itxi egin dituzte, eta militarrak mobilizatu egin dira.

Sandy urakana (New Yorketik 195 kilometrora dago eta Atlentic Citytyk 85era) indartu egin da astelehen honetan bere haize-bolada handienak 140 kilometro orduko izatera iritsita, eta AEBetako kostaldeko ipar-ekialdea mehatxatu du olatu arriskutsuekin.

AEBetako Urakanen Zentro Nazionalak 15:00etan azaldu duenez, Sandy (Saffir-Simpson intentsitateko bosteko eskalaren kategoria du) azkar doa 30 km/h-ko ipar-ipar ekialdera.

"Indarrik handiena olatuena eta itsasoaren maila igotzearena da", horrek pertsonen bizitzak arriskuan jarri baititzake, esan du Todd Kimberlaind CNHko bozeramaileak.

Erakunde horren ereduen arabera, Sandyk "New Jerseyko kostari, New Yorki, Long Islandi eta Ingalaterra Berriaren hegoaldiari eragingo dio", azaldu du Kimberlaindek.

'HMS Bounty' belaontzia hondoratzean desagertutako gorpu bat aurkitu dute

Kostazainen Zerbitzuak "HMS Bounty" belaontziaren tripulatzaile baten gorpua aurkitu dute, eta Sandy urakanak eragindako hondoratzeagatik desagertuta jarraitzen du beste batek.

Claudenen Christianen (42 urte ditu) gorpua aurkitu dute, 14 tripulatzaile erreskatatu ostean desagertuta jarraitzen zuten bi pertsonetako bat.

Sandyk kolera agerraldi berri bat utzi du Haitin

Sandy Karibeko eskualdetik pasatzean 64 pertsona hil dira. Horietatik 51 haitiarrak ziren, 11 Kuban hil ziren, bat Jamaikan eta beste bat Bahametan. Gainera, gutxienez 15 pertsona desagertu dira eta hainbat pertsona zauritu.

Haiti hegoaldeko laboren zati handi bat suntsituta geratu da Sandy bertatik pasatzean, eta horrek uharteko desnutrizioa handitzea eragin dezake. Agintariek azaldu dutenez, urak hartutako gune batzuetan kolera agerraldia handitu daiteke, baita kutsatutako urarekin harremana duten gaixotasunena ere.

New Yorkeko eta New Jerseyko milaka biztanle, elektrizitaterik gabe

765.000 pertsona argirik gabe geratu dira AEBetako kostako zazpi estatutan, Sandy bertatik pasatu eta gero. New Jerseyk eta New Yorkek izan dituzte kaltetu gehien, gutxienez 220.000 pertsona geratu baitira energia elektrikorik gabe.

New Jerseyko 35.000 biztanle dagoeneko energia elektrikorik gabe daude, Sandy bertatik pasatu delako. Hainbat uholde eragin ditu estatuko hainbat gunetan.

New Jerseyk larrialdiko egoera deklaratu du, New Yorkekin eta Connecticutekin batera, eta urakanaren erasoak sentitzen hasi da, hainbat biztanle energia elektrikorik gabe utzita, Atlantic City Electriceko 21.000 bezeroak barne Star Ledger egunkariaren arabera.

2.600 pertsona aterpetxeetan babestu dira, horietatik 800 Atlantic Citykoak. Kasinoen herria ia urpean dago dagoeneko.

Gertakariak

Grua handi bat zatitu egin da, New Yorkeko luxuzko eraikin baten ondoan, Central Park inguruan, Sandy urakanaren haize indartsuen ondorioz. Oraingoz ez da kalera erori, eta ez da biktimarik izan.

AEBetako historiako 10 urakan garestienen artean egon daiteke

Sandy urakana AEBetako historiako 10 urakan garestienen artean egon daitke, hainbat adituk azaldu dutenez.

Eqecat konpainia estatubatuarrak esan duenez, sektore aseguratzaileari 5.000 eta 10.000 milioi dolar artean kosta dakioke.

Larrialdietako neurriak

Barak Obama AEBetako presidenteak Sandyren mehatxua "serio hartzeko" deia egin die herritarrei.

"Herritarrentzako dudan mezurik garrantzitsuena mesedez agintariek diotenari kasu egitea da. Ebakuatzeko esaten badizue, ebakuatu egin behar duzue. Ez berandutu, ez jarri zalantzan esaten dizuetena", nabarmendu du.

Guztira, 375.000 pertsona ebakuatu dituzte New Yorken, euriek uholdeak sor ditzaketen lekuetan. Izan ere, ura 3 metrora igo daitekeela aurrez ikusi dute.

Senideen edo lagunen etxeetara joan ezin daitezkeenentzat, 76 harrera-zentro sortu dituzte, batik bat eskola publikoetan.

Garraioak ez ezik, bankuak, eskolak, museoak, Broadwayko antzokiak, NBEren egoitza eta dendak ere itxita daude gaur.

Wall Street itxi behar izan zuten azken aldiak 2001 urteko irailaren 11ko atentatuen ostean eta 1985 urteko irailaren 27an izan ziren; azken hori, Gloria urakanaren ondorioz.

New Yorkeko burtsa ere itxita egoongo da Sandy urakanagatik, burtsako kudeatzaileak azaldu duenez. Jarduerari asteazkenean ekingo dio berriro ere.

New Yorkeko hainbat zubi eta tunel itxi dituzte 19:00etan (23:00etan) Sandy urakana Estatu Batuetako kostara helduko delako.

Agintariek premiazko produktuak erosteko deia egin dute, eta, ondorioz, jende uholdeak izan dira igande honetan saltokietan.

Michael Bloomberg New Yorkeko alkateak ebakuatutako lekuetatik "lehenbailehen" alde egitea eskatu du bart, "denbora agortzen ari baita".

Sandy New Jerseytik sartuko da lurrean barrena. Bertan ere hainbat leku ebakuatu dituzte.

Obamaren kanpainako ekitaldiak, bertan behera

Barack Obama presidente eta hautagai demokratak bertan behera utzi ditu, urakana dela eta, Floridan egin behar zituen hauteskunde-ekitaldiak.

"Washington inguruan eguraldiak okerrera egin duela ikusita, presidentea ez da Orlandora joango kanpainako ekitaldian parte hartzera", adierazi du Jay Carney Etxe Zuriko prentsa idazkariak gaur goizean.

Obama atzo joan zen Floridara, baina "Etxe Zurira itzuliko da urakanari erantzuteko kudeaketak egiteko", gaineratu du funtzionarioak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea