Mundua -
'Defentsarako Zutabea'
Israelek Gaza bonbardatzen jarraitu du eta 48 hildako utzi ditu jada
Israelgo Atzerri ministroak ohartarazi duenez, "behin Gazan sartuta, amaieraraino joan behar dugu". AEBek babesa erakutsi diote Israeli, "bere burua defendatzeko eskubidea duelako".
Erredakazioa
Israelgo Armadak Gazako hainbat toki bonbardatzen jarraitu du, Gazako Zerrendaren aurka abiatutako 'Zutaberako Defentsa' izeneko operazioaren barnean. Misil batek Palestinako eta atzerriko komunikabideak hartzen zituen eraikin baten aurka egin du talka, BBC kateak zabaldu duenez.
Maan Palestinako albiste-agentziak dioenez, sei kazetari zauritu dira. Azken egunetako indarkeria boladak 48 palestinar hildako utzi ditu dagoeneko (tartean, 12 haur).
Gazatik 170 kohete jaurti dituzte
Bestalde, Israelgo bost soldadu zauritu dira larunbat honetan Gazako Zerrendatik jaurtitako 170 kohetek Israelen erori ostean, Israelgo Armadak Interneten bidez jakitera eman duenez. Israelgo misilen aurkako 'Altzairuko Kupula'k 57 kohete atzeman ditu jada. Honi erantzuteko, Israelgo Armadak 300 eraso inguru abiatu ditu Gazan.
'Amaieraino'
Israeleko Armada Gazan indarrez sartzen bada, "amaieraraino joateko" izango dela esan du Avigdor Lieberman Israeleko Kanpo Arazoetako ministroak. Lieberman Hamasen Gobernua kentzeko aukerari zeharkako erreferentzia egiten ari zitzaion.
Ministroak gogora ekarri du duela lau urte egindako inbasioa; orduan, Israelek "gertatutakoa garesti ordaindu zuen, nazioarteko iritziari dagokionez", 1.400 palestinar hil baitziren, zibilak gehienak. "Eta, hala ere, Israelek ez zuen bere helburua lortu", gaineratu du.
Liebermanen arabera, asteazkenean hasitako operazio militarra ez da "erabateko gerra, helburu zehatzak" dituelako. Operazioan 41 palestinar hil dira; horietatik heren bat, zibilak.
Balizko su-etena
Bestalde, Dan Meridor Israeleko ministrordeetako batek esan du, Gazako erasoa eteteko ezinbestekoa dela Hamasek "su-etena adieraztea eta erasoari berriro ez ekitea".
Operazioa "merezi duguna lortzeko hasi dugu: erabateko lasaitasuna", esan du Meridorrek. Hala ere, milizia palestinarrek kohete gehiago ez botatzea zaila dela onartu du.
Egiptoren eta Turkiaren bitartekaritza
Recep Tayyp Erdogan Turkiako lehen ministroa bisita ofiziala egiten ari da Kairon eta Egiptoko Gobernuarekin bat egin du Gazako indarkeriarekin amaitu eta inguru hartan bakea lortzeko.
Erdogan Mohamed Mursi Egiptoko presidentearekin bildu da, eta indarkeriarekin amaitzeko nola koordinatu eta palestinarrei nola lagundu aztertu dute.
AEB: "Israelek defendatzeko eskubidea du"
AEBetako Gobernuaren iritziz, palestinarren eta israelen arteko azken ika-mika Gazatik Israelera botatako kohete batzuen ondorioz sortu da.
"Gure ustez, Israelek bere burua defendatzeko eskubidea du eta egitekoen inguruko erabakiak eurek hartuko dituzte", adierazi du Ben Rhodes Segurtasun Nazionaleko Etxe Zuriko arduradunak.
Liga Arabiarra
Bestalde, Nabil al Arabi Liga Arabiarreko idazkari nagusiak Israekelin duten gatazka konpontzeko ekimenak berriro aztertzeko deia egin du, Israel Gazarekin egiten ari dena ikusita.
Al Arabiren hitzetan, "Gazako krimenek ezin dute zigorrik gabe geratu, gerrako krimenak direlako". Bere ustez, azken egunetako indarkeria "Israelen okupazioaren beste adibide bat baino ez dira".
Israelgo Armadak Gazako hainbat toki bonbardatzen jarraitu du, Gazako Zerrendaren aurka abiatutako 'Zutaberako Defentsa' izeneko operazioaren barnean. Misil batek Palestinako eta atzerriko komunikabideak hartzen zituen eraikin baten aurka egin du talka, BBC kateak zabaldu duenez. Maan Palestinako albiste-agentziak dioenez, sei kazetari zauritu dira. Azken egunetako indarkeria boladak 48 palestinar hildako utzi ditu dagoeneko (tartean, 12 haur). Gazatik 170 kohete jaurti dituzteBestalde, Israelgo bost soldadu zauritu dira larunbat honetan Gazako Zerrendatik jaurtitako 170 kohetek Israelen erori ostean, Israelgo Armadak Interneten bidez jakitera eman duenez. Israelgo misilen aurkako 'Altzairuko Kupula'k 57 kohete atzeman ditu jada. Honi erantzuteko, Israelgo Armadak 300 eraso inguru abiatu ditu Gazan. 'Amaieraino'Israeleko Armada Gazan indarrez sartzen bada, "amaieraraino joateko" izango dela esan du Avigdor Lieberman Israeleko Kanpo Arazoetako ministroak. Lieberman Hamasen Gobernua kentzeko aukerari zeharkako erreferentzia egiten ari zitzaion. Ministroak gogora ekarri du duela lau urte egindako inbasioa; orduan, Israelek "gertatutakoa garesti ordaindu zuen, nazioarteko iritziari dagokionez", 1.400 palestinar hil baitziren, zibilak gehienak. "Eta, hala ere, Israelek ez zuen bere helburua lortu", gaineratu du. Liebermanen arabera, asteazkenean hasitako operazio militarra ez da "erabateko gerra, helburu zehatzak" dituelako. Operazioan 41 palestinar hil dira; horietatik heren bat, zibilak.Balizko su-etenaBestalde, Dan Meridor Israeleko ministrordeetako batek esan du, Gazako erasoa eteteko ezinbestekoa dela Hamasek "su-etena adieraztea eta erasoari berriro ez ekitea".Operazioa "merezi duguna lortzeko hasi dugu: erabateko lasaitasuna", esan du Meridorrek. Hala ere, milizia palestinarrek kohete gehiago ez botatzea zaila dela onartu du. Egiptoren eta Turkiaren bitartekaritzaRecep Tayyp Erdogan Turkiako lehen ministroa bisita ofiziala egiten ari da Kairon eta Egiptoko Gobernuarekin bat egin du Gazako indarkeriarekin amaitu eta inguru hartan bakea lortzeko. Erdogan Mohamed Mursi Egiptoko presidentearekin bildu da, eta indarkeriarekin amaitzeko nola koordinatu eta palestinarrei nola lagundu aztertu dute. AEB: "Israelek defendatzeko eskubidea du"AEBetako Gobernuaren iritziz, palestinarren eta israelen arteko azken ika-mika Gazatik Israelera botatako kohete batzuen ondorioz sortu da. "Gure ustez, Israelek bere burua defendatzeko eskubidea du eta egitekoen inguruko erabakiak eurek hartuko dituzte", adierazi du Ben Rhodes Segurtasun Nazionaleko Etxe Zuriko arduradunak. Liga ArabiarraBestalde, Nabil al Arabi Liga Arabiarreko idazkari nagusiak Israekelin duten gatazka konpontzeko ekimenak berriro aztertzeko deia egin du, Israel Gazarekin egiten ari dena ikusita. Al Arabiren hitzetan, "Gazako krimenek ezin dute zigorrik gabe geratu, gerrako krimenak direlako". Bere ustez, azken egunetako indarkeria "Israelen okupazioaren beste adibide bat baino ez dira".