Mundua -
Indarkeria Gazan
Normaltasuna nagusi Gazan, su-etenaren lehen egunean
Israelek 55 plestinar atxilotu ditu Zisjordanian. Azken zortzi egunetan 164 palestinar eta sei israeldar hil dira. Israeleko Armadak 1.500 eraso egin eta 130 goi-agintari palestinar hil ditu.
Erredakzioa
Gazako Zerrendan eguneroko bizitza normaltasuna berreskuratzen ari da, poliki-poliki. Herritarrak kalera atera dira lehen aldiz, azken zortzi egunetan Israelen etengabeko erasoa jasan ostean.
Bestalde, Israeleko Armadak 55 ustezko palestinar militante atxilotu ditu, Tel Avivek eta Hamasek adostutako su-etenaren lehen orduetan, The Jerusalem Post egunkariaren arabera.
Operazioan Hamaseko, Al Fatako eta Yihad islamiarreko kideak eta parlamentari palestinarrak atxilotu dituzte. Helburua azken egunetan Zisjordanian izandako hainbat istiluren arduradunak atxilotzea zen, Zisjordanian protasta ugari izan baita Israelek Gazan egindako erasoen kontra.
Israelek eta Hamasen asteazkenean adostu zuten su-etena azken astean izandako indarkeria boladarekin amaitzeko. Su-etena asteazkeneko 21:00etan sartu zen indarrean (Euskadiko 20:00etan).
140 palestinar eta 5 israeldar hil dira
Zortzi egun iraun dituen indarkeria boladan 164 palestinar hil dira, horietatik erdia inguru zibilak, eta beste mila inguruk zauriak izan dituzte.
Israeli dagokionez, sei pertsona hil dira, Israeleko lurraldera botatako koheteen ondorioz.
Horrez gain, 100 pertsona zaritu dira. Israelek 1.500 eraso egin ditu
Israelek 1.500 eraso egin ditu Gazako Zerrendako operazioak iraun dituen zortzi egunetan. Bestalde, Israeleko Armadaren datuen arabera, palestinarrek 1.506 kohete jaurti dituzte Israelen kontra. Halaber, Israelek Hamaseko 30 buruzagi hil dituela adierazi du, horien artean Ahmed Yabari, talde armatuaren arduradun nagusia.
Horrez gain, koheteak botatzeko lurpeko ehunka gotorleku desegin dituztela ere iragarri du Israelek ("terroristek" erabilitako 206 tunel, Hamaseko hamarka base, armak egiteko 26 lantegi, arma biltegiak eta distantzia handiko koheteak botatzeko tresnak).
Gazako Zerrendan eguneroko bizitza normaltasuna berreskuratzen ari da, poliki-poliki. Herritarrak kalera atera dira lehen aldiz, azken zortzi egunetan Israelen etengabeko erasoa jasan ostean. Bestalde, Israeleko Armadak 55 ustezko palestinar militante atxilotu ditu, Tel Avivek eta Hamasek adostutako su-etenaren lehen orduetan, The Jerusalem Post egunkariaren arabera. Operazioan Hamaseko, Al Fatako eta Yihad islamiarreko kideak eta parlamentari palestinarrak atxilotu dituzte. Helburua azken egunetan Zisjordanian izandako hainbat istiluren arduradunak atxilotzea zen, Zisjordanian protasta ugari izan baita Israelek Gazan egindako erasoen kontra.Israelek eta Hamasen asteazkenean adostu zuten su-etena azken astean izandako indarkeria boladarekin amaitzeko. Su-etena asteazkeneko 21:00etan sartu zen indarrean (Euskadiko 20:00etan). 140 palestinar eta 5 israeldar hil diraZortzi egun iraun dituen indarkeria boladan 164 palestinar hil dira, horietatik erdia inguru zibilak, eta beste mila inguruk zauriak izan dituzte.Israeli dagokionez, sei pertsona hil dira, Israeleko lurraldera botatako koheteen ondorioz. Horrez gain, 100 pertsona zaritu dira. Israelek 1.500 eraso egin dituIsraelek 1.500 eraso egin ditu Gazako Zerrendako operazioak iraun dituen zortzi egunetan. Bestalde, Israeleko Armadaren datuen arabera, palestinarrek 1.506 kohete jaurti dituzte Israelen kontra. Halaber, Israelek Hamaseko 30 buruzagi hil dituela adierazi du, horien artean Ahmed Yabari, talde armatuaren arduradun nagusia. Horrez gain, koheteak botatzeko lurpeko ehunka gotorleku desegin dituztela ere iragarri du Israelek ("terroristek" erabilitako 206 tunel, Hamaseko hamarka base, armak egiteko 26 lantegi, arma biltegiak eta distantzia handiko koheteak botatzeko tresnak).