Politika -
EBB
EAJk Ortuzar aukera dezake Urkulluren tokia betetzeko hilaren 12an
EAJk Andoni Ortuzar EBBko presidente aukera dezake urtarrilaren 12an. Jeltzaleek ohiz kanpoko bilera egingo dute datorren ostegunean, arratsaldeko 19:30etan.
Erredakzioa
EAJk Andoni Ortuzar EBBko presidente aukera dezake urtarrilaren 12an. Jeltzaleek ohiz kanpoko bilera egingo dute datorren ostegunean, arratsaldeko 19:30etan.
EBBk Aberri Batzarraren ordezkariei jakinaraziko die Urkullu lehendakari izendatu izanak exekutibaren presidentearen tokia hutsik utzi duela. Ondorioz, Aberri Batzarrak erabaki beharko du EBBren presidente berria izendatzeko aukeratuko duen hauteskunde prozesua.
EAJk azaldutakoaren arabera, bi dira aukerak: lehenengoa, alderdikideei kontsulta egiteko prozesua litzateke, bi hautespen alditan egina; eta bigarrena, Aberri Batzarrak berak oraingo EBB osatzen duten burukideen artean aukeratzea, jeltzaleen aberri exekutibako presidentea izendatzeko pertsona.
Bigarren aukera hartuko balute, abenduaren 20ko Aberri Batzarrak bigarren Ezohiko Aberri Batzar baterako data jarri beharko luke, eta hau urtarrilaren 12an izan liteke, proposamena bozkatzeko eta beraz EBBren presidente berria aukeratzeko. Aberri Batzar bi hauen artean Herrialde Batzarrak deitzea aurreikusten da, Aberri Batzarrak hartuko duen erabakia bertan azaltzeko.