Politika -

Auzitegi Nazionala

Garikoitz Garciak eta Iratxe Yañezek uko egin diote deklaratzeari

Yañezek duela 10 urtetik ETAko kide dela onartu du. Fiskalak 49 eta 23 urteko kartzela zigorrak eskatu ditu.

Iratxe Yañez eta Garikoitz Garcia. Argazkia: EFE
Iratxe Yañez eta Garikoitz Garcia. Argazkia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazken honetan hasi da Auzitegi Nazionalean Garikoitz Garcia eta Iratxe Yañez ETAko ustezko bi kideren aurkako epaiketa. Duela 10 urtetik ETAko kide dela onartu du bigarrenak, eta, ondoren, biek ala biek uko egin diote epaiketan parte hartzeari.

Fiskalak 49 eta 23 urteko zigorrak eskatu ditu, Portugalen ETAren sarea eratu nahi zutela egotzita.

Garciari eta Yañezi ETAko kide izatea eta Portugalera armak eta lehergaiak sartu nahi izatea egotzi die fiskalak.

Hirugarren akusatu bat ere bada: Luis Mari Zengotitabengoa. Iratxe Yañezen gauzekin batera aurkitu zuten horren pasaportea, eta, horregatik, laguntzaile izatea leporatzen diote. Horrek ukatu egin ditu akusazioak, eta pasaportea Iratxe Yañezen eskuetara nola heldu zen ez dakiela adierazi du

Epaiketa epaiaren zain gelditu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea