Politika -

Euroagindua

Frantziak onartu egin du Juan Carlos Estevez ETAko kidea estraditatzea

Frantzian zigorra betetzen ari da Estevez Paz, 'Melli'. Lehergailuak edukitzea egotzi diote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tolosako (Frantzia) Auzitegiak Juan Carlos Estevez Paz, 'Melli', ETAko kidea estraditatzea onartu du. Frantzian zigorra betetzen ari da Melli, eta lehergailuak edukitzeagatik epaitu nahi dute Espainian.

Iturri judizialek Efe agentziari azaldu diotenez, Frantziako auzitegiak atzo hartu zuen ETAko kidea espainiaratzeko erabakia, Auzitegi Nazionalaren euroagindu bat oinarri hartuta. 1994an Iruñean egindako miaketa batean ustez Estevez Pazen aztarnak aurkitu zituzten lehergailu batzuetan, eta hori dela-eta espainiartu nahi du Auzitegi Nazionalak.

Iturri horien arabera, bost egun ditu Estevez Pazek helegitea aurkezteko. Hala egingo balu, hainbat hilabetez atzera liteke prozesua.

2004an atxilotu zuten Estevez Paz Frantzian, eta, bertan, bi aldiz zigortu dute. Batean hamar urteko kartzela zigorra eta bestean lau urteko kartzela zigorra ezarri dizkioten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea