Politika -
'Pokemon operazioa'
CiUko alkate bat eta PPko zinegotzi eta aholkulari bat atzeman dituzte
Atxiloketa gehiago izan dira Galizian, Asturiasen eta Katalunian. Gironan Polizia bertako diputazioa miatzen ari da auziarekin lotutako dokumentuen bila.
Erredakzioa
Albino Vazquez Aldrey Santiagoko Segurtasun zinegotzia (PP) atxilotu egin dute zenbait udaletan izandako ustezko ustelkeria politikoaren kontrako Pokemon operazioaren barruan.
Ikerketa berberaren baitan, Angel Espadas Gerardo Conde Roa alkate ohiaren aholkularia ere atxilotu dute. Roak alkatetzari uko egin zion apirilean iruzur fiskalagatik inputatu zutenean. Roarekin lotuta enpresari bat eta Aquagest enpresari lotutako Jose Luis Miguez ere atxilotu dituzte.
Atxilotu batzuk, dagoeneko, Lugoko Polizia-etxean dira, epailearen aurrera joateko zain.
Ikerketako iturrien arabera, Katalunian eta Asturiasen ere atxiloketa gehiago egin dira.
Gironako Diputazioaren miaketa
Aduanen Zaintzako Zerbitzuko agenteak Gironako Diputazioa miatzen ari dira Pokemon operazioarekin lotutako ikerketa batean.
Agenteek, gainera, Robert Fauria Sant Hilari Sacalm Gironako udalerriko alkatea atxilotu dute Manga operazioaren barruan. Operazio horrek zerbitzu publikoak adjudikatzeko politikarien eta enpresarien artekoan izandako ustezko eroskeria ikertzen du.