Politika -
Iberdrolako datuak
Sanchez Galanek 6,27 milioi irabazi zituen, eta Acebesek 216.000 euro
Iberdrolak 2.800 milioi euroko irabaziei eutsi zien 2012an, nazioarteko jardunari esker.
Erredakzioa
Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidenteak 6,27 milioi euro irabazi zituen ia, aurreko urteko 6,30 milioien aldean, konpainiak kaleratu duen urteko txostenaren arabera. Angel Acebesek, berriz, 216.000 euro irabazi zituen, Administrazio Kontseiluko kide gisa.
Iberdolako presidenteak jasotako 6,27 milioi euroetatik 2,25 milioi soldata finkoa dira, eta 3,25 milioi, berriz, aldakorra. Kontseilari izateagatik 567.000 euro jaso zituen, eta dietengatik, berriz, 205.000 euro.
Iberdrolako Administrazio Kontseiluak 2008-2010 Bono Estrategikoa kitatzea ere erabakiko du, eta, ondorioz, 305.000 akzio jaso ditu Galanek (1,15 milioi euro egungo merkatu prezioetan).
Angel Acebes
Iberdrolako Administrazio Kontseiluko kideen artean Angel Acebes ministro ohia ere badago, eta, horrek, 174.000 euro jaso zituen 2012an kontseilu horretako kide izateagatik. Halaber, beste 42.000 euro ere jaso zituen, bertaratze sari gisa.
Nazioarteko negozioak eusten die kontuei
Iberdrolak 2.800 milioi euroko irabaziei eutsi zien iaz, baina nazioarteko jardunari esker. Izan ere, Espainiako etekinak % 36 jaitsi ziren 2012an.