Politika -

Gasteizen

Martxoaren 3ko biktimentzat 'justizia eta memoria' aldarrikatu dute

Gertaera horiengatik ardurak eskatzeko manifestazioa egin dute eta Iñigo Urkullu lehendakariari biktima guztien alde, bereizketarik gabe, egiteko eskatu diote.

Martxoak 3 elkarteko omenaldia. EFE
Martxoak 3 elkarteko omenaldia. EFE
1976ko martxoak 3an Poliziak hildako langileak gogoratu dituzte

2:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost mila lagun inguru bildu dira Gasteizen 1976ko martxoaren 3an polizia karga batean hil ziren bost langileak oroitzeko Martxoaren 3ko Biktimen elkarteak deituriko manifestazioan.

"Ereindakoa bildu" lelopean manifestazioa egin dute Gasteizko kaleetan. Poliziaren aurkako oihuak eta langileen eskubideen aldekoak entzun dira.

Elkartearen bozeramaile batek irakurri duen manifestuan, "egia, justizia, memoria eta oroimena" aldarrikatu dute eta "zigorgabetasunaren aurkako borrokari" eusteko eskatu dute.

Iñigo Urkullu lehendakariari Juan Carlos erregeari "Estatuaren funtzionarioen esku hil zurenak" onartzea eskatzeko exijitu diote. Halaber, egiaren batzorde bat eratzeko eskatu diete euskal erakundeei, "gertatutakoaren ardurak zehazteko eta Estatuaren terrorismoaren biktimen minak aintzat hartzeko".

Langileez ahaztea egotzi dio EH Bilduk EAJri

Belen Arrondo EH Bilduko legebiltzarkideak "langileei bizkar ematea" egotzi dio EAJri, "ustelkeriaren, murrizketen eta gutun azalen PPri" babesa ematen dion bitartean.

Martxoak 3 elkarteko omenaldian parte hartu du Arrondok eta orduan hildako lagunekiko "justizia" eskatu du. Egun, "krisi ekonomikoaren aitzakiarekin, azken hamarkadetan langileek lorturiko eskubideak zapaltzen" ari direla salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea