Politika -

Eusko Legebiltzarra

'Polizia intelektual' lanetan arituko ez dela esan du Goirizelaiak

EHUko errektoreak Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean hartu du parte, UPyDk eskatuta. EPPK-k sustatuta, EHUko paraninfoan egindako mahai-inguruaz galdetu diote.

Iñaki Goirizelaia, EHUko errektorea, Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean. EITB
Iñaki Goirizelaia EHU Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean
Iñaki Goirizelaia, EHUko errektorea, Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EHUn ''pentsamolde eta sorkuntza askea'' oinarri duen edozein adierazpen sustatuko dutela esan du Iñaki Goirizelaia Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak ostegun honetan, eta, horren harian, zein pentsamendu plazaratu daitekeen eta zein ez erabakitzeko ''polizia intelektual'' lanetan arituko ez dela ohartarazi du.

EHUko errektoreak Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean hartu du parte, unibertsitatean egindako mahai-inguru bati buruz UPyDk aurkeztutako galderari erantzuteko. Zehazki, apirilaren 18an, EPPK-k bultzatuta, EHUko paraninfoan egin zuten mahai-inguruaz galdetu dio Gorka Maneirok.

Goirizelaiak azaldu duenez, baldintza guztiak betetzen zituen pertsona bati alokatu zioten EHUko paraninfoa. Beraz, Euskal Herriko Unibertsitatean egin behar zuen bakarra zen legedia betetzea, eta beste edozein pertsona fisikori edo juridikori aretoaren bat alokatzen dionean izaten duen jarrera ez aldatu, errektoreak azaldu duenez.

Goirizelaiak azpimarratu duenez, ''EHU ez da inoiz egon inolako terrorismoren alde''. ''''Ez da inoiz egon, ez dago eta ez da egongo'', gaineratu du.

Azkenik, EHUko instalazioen alokairuko kontratuak jasotzen duenez, areto horretan gertatzen denaren erantzukizuna berau alokatu duenarena da, eta ez unibertsitatearena, errektoreak argitu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea