Politika -

Sei atxiloketa

Parisera igorri dituzte asteartean atxilotutako ETAko ustezko kideak

Litekeena da larunbatean uztea epailearen esku.

Frantzian atxilotutako ETAko sei ustezko kideak. EFE
Frantzian atxilotutako ETAko sei ustezko kideak.
Frantzian atxilotutako ETAko sei ustezko kideak. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astearte honetan Frantziako hiru herri ezberdinetan atxilotutako ETAko sei ustezko kideak Parisen dira jada, epaile aurrean noiz agertu zain, iturri judizialek jakitera eman dutenez.

Sei atxilotuak ostegun gauean iritsi ziren SDAT terrorismoaren kontrako zuzendaritzaordearen egoitzara, eta, aurreikuspenen arabera, larunbat honetan geratuko dira epailearen esku.

Atxilotuek hainbat orduz deklaratu ohi dute terrorismoaren kontrako epailearen aurrean, eta, inputatuak baldin badira, atxilotuen askatasun eta atxiloketaren inguruko erabakiak hartuko dituen beste epaile baten esku geratu ohi dira.

Ordura arte, ETAko sei ustezko kideak "garde à vue" egoeran daude, polizia judizialaren esku, alegia. Egoera hori 96 orduz luza liteke (eta 120 orduz ere, arrisku terrorista baldin badago).

Barne Ministerioak asteartean identifikatu zituen sei atxilotuak: Andoni Goikoetxea, Raul Aduna, Julen Mendizabal, Ekhine Eizagirre, Igor Uriarte eta Kepa Arkauz.

Atxiloketak Loir-et-Cher, Brive-la-Gaillarde y Montpellier herrietan egin zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Parisen?