Politika -
Behin behineko espetxealdia
Frantzian atxilotutako ETAko ustezko 6 kideak espetxean sartu dituzte
Asteartean atxilotutako lagunei "terrorismo-ekintzen prestaketa" eta "banda armatuko kide izana" leporatzea eskatu du Frantziako fiskalak.
Erredakzioa
Asteartean Frantziako hainbat udalerritan atxilotutako ETAko ustezko sei kideak espetxeratzeko agindua eman du Frantziako Justiziak; zehazki, behin behineko espetxealdia agindu du,
Parisera eraman ostean, epailearen aurretik pasatu dira gaur. Atxilotuei "terrorismo-ekintzen prestaketa" eta "banda armatuko kide izana" leporatzea eskatu du Frantziako fiskalak hasierako idazkian.
Fiskalak hainbat delitu egotzi die ETAko ustezko sei kideei: armak lapurtzea, iruzurrezko dokumentu ofizialak lapurtzea eta erabiltzea, terrorismoa finantzatzea, ibilgailuen matrikulak faltsifikatzea eta "asmo terroristak dituzten gaizkileen elkarteko" kide izatea.
Epailearen aurrean
Atxilotuak ostegunean heldu ziren Terrorismoaren Aurkako Ordezkariordetzara, eta gaur eraman dituzte epailearen aurrera.
Barne Ministerioak asteartean identifikatu zituen sei atxilotuak: Andoni Goikoetxea, Raul Aduna, Julen Mendizabal, Ekhine Eizagirre, Igor Uriarte eta Kepa Arkauz.
Atxiloketak Loir-et-Cher, Brive-la-Gaillarde y Montpellier udalerrietan egin zituzten.