Politika -
Basagoitiren ondorengoa
PPk hilabeteko epean egingo du ofizial Quirogaren izendapena
Ostiral honetan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako buruek babesa eskaini diote Arantza Quirogari.
Erredakzioa
Euskadiko Alderdi Popularrak zuzendaritza batzordeak hilabete edo hilabete eta erdiko epean ofizial egingo du Arantza Quirogaren izendapena, PPren Euskadiko presidente gisa. Atzo, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako buruzagiek babesa eskaini zioten Arantza Quirogari, Basagoitiren ondorengoa izan dadin.
Ostiral honetan, bilera egin zuten hiru probintzietako buruzagiek, Anton Damboreneak (Araba), Iñaki Oyarzabalek (Bizkaia), eta Borja Semperrek (Gipuzkoa), eta Antonio Basagoiti alderdiko presidenteak eta Iñaki Oyarzabal idazkari nagusiak, eta babesa eskaini zioten Quirogari.
Atzoko bileran parte hartu zutenen iritziz, Arantza Quirogak lortuko du babes gehien alderdikideen artean, eta Quiroga-Oyarzabal bikotea da egokiena Euskadiko PPren proiektua zuzentzeko. Halaber, bileran adostu zutenez, Alfonso Alonsori Madrilen egiten ari den lanarekin jarraitzeko eskatuko diote.
Ostiraleko bileran adostutako gaiak izango dituzte hizpide astelehenean, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zuzendaritza batzordeek. Lurralde bakoitzeko bilera horietan alderdikideei Arantza Quirogaren hautagaitzaren inguruan galdetuko diete.
Asteartean, Euskadiko PPk zuzendaritza batzordeko bilera egingo du, eta Antonio Basagoiti presidenteak kargua uzteko erabakia azalduko die alderdikideei.
Zuzendaritza batzordeko bileran hurrengo batzarrerako data jarriko dute, eta orduan izendatuko dute Basagoitiren ondorengoa. Litekeena da bilera hori hilabete edota hilabete eta erdiko epean egitea.