Politika -

Bilera asteazkenean

Jaurlaritzak eta hezkuntzako eragileek LOMCE legea aztertuko dute

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak legearen inguruan egiten duen diagnosia helaraziko du Uriartek eta etorkizuneko egoera aztertuko dute.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua Ibilaldian.
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua Ibilaldian.
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua Ibilaldian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak Hezkuntza arloko eragileak deitu ditu bilerara asteazken honetan. Bileraren xedea, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoaren Proiektuaren (LOMCE) edukiaz hausnarketa egitea eta aztertzea da.

Bertan, lege-proiektu horretaz Sailak egiten duen diagnosia partekatuko da, eragileen iritzi eta erreakzioak jasoko dira, eta etorkizuneko egoera aztertuko da.

Bilerara deitutako taldeak Euskadiko Eskola Kontseilua, Lanbide Heziketako Kontseilua, Ikastolen Elkartea, EIB, Kristau Eskolak, IZEA, Ikasgiltza, BIHE, EHIGE, Sarean, Ikaslan, Hetel eta UFEPA dira.

Igandean, Ibilaldiaren jaian, akordiorik ezean, Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari , LOMCE legea erretiratzeko eskatuko diola iragarri zuen Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Heziberri hezkuntza plana Eusko Jaurlaritza albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Hezkuntza sistemako albisteak