Politika -

Auzia bertan behera

Miguel Blesa 'berehala' aske uzteko eskatu dio Fiskaltzak epaileari

Asteazken honetan Madrilgo Probintzia Auzitegiak bertan behera utzi zuen Marsans enpresari 26,6 milioi euroko kreditua emateagatik bere aurka irekitako auzia.

Miguel Blesa Caja Madrideko presidente ohia. Argazkia: Artxiboko irudia.
Miguel Blesa Caja Madrideko presidente ohia. Argazkia: Artxiboko irudia.
Miguel Blesa Caja Madrideko presidente ohia. Argazkia: Artxiboko irudia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Blesa Caja Madrideko presidente ohia "berehala" aske uzteko eskatu dio Fiskaltzak Elpidio Jose Silva epaileari.

Atzo, Madrilgo Probintzia Auzitegiak hartutako erabakiaren ondotik egin dute Blesa kartzelatik ateratzeko eskaera; izan ere, bertan behera utzi zuen Marsans enpresari 26,6 milioi euroko kreditua emateagatik Miguel Blesa Caja Madrideko presidente ohiaren kontra irekitako ikerketa.

Fiskalak idatzi bat bidali dio Madrilgo 9. instrukzio epaitegiko epaileari, Blesaren askatasuna eskatzeko argudioak azalduz. Horren arabera, Floridako City National Bank bankuaren erosketagatik igorri zuen epaileak Blesa kartzelara, eta epaileak berak erauzi egin zuen kausa Marsans enpresari emandako kredituaren kausatik.

Marsans taldeari emandako kredituaren auzia "krisi ekonomikoaren arduradunak bilatzeko auzi orokor bihurtzea" egotzi diote auzitegiko 30. sekzioko hiru magistratuk Silva epaileari.

Fiskaltzak jakinarazi duenez, 2012ko ekainean eta azaroan berriz irekitako auziak bertan behera gelditu dira, eta baita horietatik ondorioztatu diren jarduera guztiak ere. "Floridako City National Bank bankuaren auzia, kredituaren auziaren ondorio izan zenez, eta hori bertan behera gelditu denez, ez dago Blesak kartzelan jarraitzea justifikatzen duen arrazoirik", gaineratu du.

Bestalde, akusazio partikular gisa aurkeztu den Manos Limpias sindikatuak ez dauka horretarako legitimitaterik, Fiskaltzaren arabera; izan ere, epaitegiak bertan behera utzi zuen pertsonazioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea