Politika -
Madrilgo Auzitegia
Marsansen kreditua dela-eta irekitako Blesa auzia, bertan behera
''Krisi ekonomikoaren arduradunak bilatzeko auzi orokor'' bihurtu dela argudiatu du auzitegiak. Blesa, dena den, ez da berehala irtengo kartzelatik.
Erredakzioa
Madrilgo Lurralde Auzitegiak bertan behera utzi du Marsans enpresari 26,6 milioi euroko kreditua emateagatik Miguel Blesa Caja Madrideko presidente ohiaren kontra irekitako ikerketa. Blesa, edonola ere, ez da berehala irtengo kartzelatik.
Asteazken honetan kaleratutako epai batean jaso dutenez, Blesaren abokatuak eta Fiskaltzak auzia berriz irekitzeko eskaeraren kontra jarritako helegitea onartu dute, epaileen hitzetan ''krisi ekonomikoaren arduradunak bilatzeko auzi orokor'' bihurtu baita ikerketa.
Hala, auzia berriz irekitzeko Silva epaileak egindako eskaria eta eskaria horren ondoriozko izapideak ere baliogabe utzi ditu epaileak.
Blesa, dena den, ez da berehala irtengo kartzelatik, fiskaltzako iturriek aurreratu dutenez, Floridako City National Bank bankuaren erosketagatik igorri baitzuen epaileak Blesa kartzelara, eta gaur epaia kaleratu duen auzitegiak ez baitu auzi horren inguruko berririk.