Politika -

Politika fiskala

Akordio fiskala nahikoa ez dela ohartarazi dio Lopezek EAJri

Euskadiko PPk, berriz, enpresek, familia ugariek eta langabeek zerga gutxiago ordaintzea proposatu du. Hiru lurraldeetarako diseinatutako foru-arau proiektua da, Arabako PPk onartutakoa.

Patxi Lopez PSE
Patxi Lopez PSE
PSEk neurri zehatzak eskatu ditu itun fiskalaren akordioa ixteko

1:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fiskalitatearen inguruko akordioa nahikoa izango ez dela eta itun hori akordio handiago baten ''atal'' bat baino izango ez dela ohartarazi dio Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak EAJri. Lopezek gaineratu duenez, bildutako diruaren erabilera ''neurri zehatzekin'' adostea dute helburu, ''filosofia hutsa'' albo batera utzita.

Bilbon eskaini duen prentsaurrekoan, EAJrekin fiskalitate mailan gutxi barru akordioa lortzeko irekitako aurreikuspenak zertxobait ''hoztu'' ditu Lopezek. ''Espekulazio moduko honetan bazirudien beste akordio batzuk baino aurreratuago dagoen akordio fiskalarekin ituna ixten zela'', esan du.

Onartu du negoziatzen dituzten guztien artean aurreratuen dagoen akordioa dela, ''baina zintzilik geratzen diren kontuak daude, eta zenbaitetan pilatzarrak ere'', gaineratu du.

''Ez gara zergen igoera orokor batetaz ari'', azpimarratu du Lopezek, akordioaren edukiaren inguruan atzo Erkorekak egindako adierazpenen harian. ''Herritarren gehiengoa ez dago sakrifizio gehiago egiteko moduan'', gaineratu du. Hala, zergen igoera baino, zergen banaketa bidezkoago baten alde egin du, ''ordaindu behar duen orok ordain dezan''.

Lopezek azpimarratu duenez, akordio fiskala ez da berez helburua, baizik ere ''baliabide gehiago izateko aukera emango digun tresna''.

Ondorioz, baliabide berri horien erabilera adosteko ituna ere negoziatuko dute PSE-EEk eta EAJk, Lopezek aurreratu duenez.

Ildo horretan, ''edukietan'' oinarritutako akordioa nahi dutela azpimarratu du, ''neurriak, baliabideak, egutegia eta inbertsioak'' zehaztuko dituena.

Hala, bereziki egin dio aipamen ekonomia suspertzeko eta langabeziari aurre egiteko neurriei, kontratazioa suspertzeko ekimenei eta eraginkortasun energetikoa bultzatzeko 'renove' planei, besteak beste.

''Fiskalitatea berrikustea'' proposatu du PPk

Euskadiko PPk ''fiskalitatea berrikustea'' proposatuko du hiru lurraldeetako Batzar Orokorretan. Hala, enplegua sortzen duten enpresek, familia ugariek eta langabeek zerga gutxiago ordaintzea proposatu du.

Neurri hauek Arabako Foru Aldundian onartu ditu gaur PPk, eta Batzar Orokorretara eramango ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAJ-PNV Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia 2024 PSE-EE albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Zerga politika