Politika -
EAJ
Ortuzar: 'Estatus berria 2015erako nahi dugu, baina atzera liteke'
"Lehenengo krisialdi ekonomikotik atera behar gara, bakea eta elkarbizitza finkatu eta geroago estatus-politiko berriaz hitz egin behar dugu', nabarmendu du EBBren presidenteak.
Erredakzioa
Andoni Ortuzar EAJren presidenteak esan duenez, Kataluniak autodeterminazioaren gaineko galdeketa 2016ra atzeratzea aztertzen ari den arren, alderdi jeltzaleak mantentzen du bere egutegian Euskadiren estatus politiko berria 2015erako lortzea, baina ez dute urtebete atzeratzea baztertzen, egoerak eskatuz gero.
Ortuzarren iritzian, krisialditik atzeratzeak eta terrorismoarekin bukatzeak jarraitzen dute lehentasuna izaten, autodeterminaziorako prozesu baten aldean, "garrantzitsua" delako euskal gizarteak "erabakitzeko eskubidea hainbeste oztopo" ekonomiko barik eta bakegintzan ere oztopo barik erabili.
"Lehenengo krisialditik atera behar gara, bakea eta elkarbizitza finkatu eta geroago estatus-politiko berriaz hitz egin behar dugu', nabarmendu du EBBren presidenteak.
"Milaka urtetako historia duten herrientzat, Euskal Herriarentzat eta Kataluniarentzat esaterako, urtebete lehenago edo beranduago egitea ez da garrantzitsuena. Garrantzitsuena -gaineratu du- nazioaren etorkizuna erabakitzeko eskubidea onartzea da; eta euskal ideologia politiko ezberdinekin adostasun mailarik handiena lortzen saiatu ostean".