Politika -
Itun fiskala
Eskuinarekin bat egin izana leporatu dio Gipuzkoako Diputazioak PSEri
Nolanahi ere, Larraitz Ugartek onartu du litekeena dela EAJk, PSEk eta PPk adostutako zerga itun eredua ezarri behar izatea Gipuzkoan.
Erredakzioa
Gipuzkoako Diputazioak azpimarratu du EAJk, PSEk eta PPk adostutako itun fiskala Gipuzkoak ezarritako ereduaren aurkakoa dela eta, ondorioz, euren ereduari eutsiko diotela.
"Eskuinarekin zergatik bat egin duten azaldu behar dutenak beste batzuk dira", erantsi du Larraitz Ugartek PSEri aipu eginez.
Nolanahi ere, Gipuzkoako Diputazioaren bozeramaileak onartu du litekeena dela EAJk, PSEk eta PP hitzartutako zerga eredua ezarri behar izatea.
"Tamalez, Estatu espainolaren baitan gaude eta Espainiako legediak dioena aplikatzera behartuta gaude kasu askotan", azaldu du.
"Agerian geratu da bi zerga eredu daudela: batetik, PSEren laguntzarekin azken bi urteotan ezarri dugun sistema fiskal aurrerakoia, eta bestetik, enpresa handiei eta diru gehien dutenei bidea libre utzi eta zergen presio guztia langileengan uzten duen eredua", erantsi du.