Politika -
Hispanitatearen eguna
Barne Kontseilaritzak Democracia Nacional-en martxa mugatuko du
Zenbait talde ultraeskuindarrek Espainiaren batasunaren aldeko martxak antolatu dituzte; hori dela eta, Espalder Barne kontseilariak manifestazioen ibilbidea mugatuko du.
Erredakzioa
Ramon Espadaler Govern-eko Barne kontseilariak iragarri duenez, urriak 12rako Democracia Nacionalek Bartzelonan egitekoa duen manifestazioaren ibilbidea mugatuko dute, Hispanitatearen Egunean zenbait talde ultraeskuindarrek Espainiaren batasunaren aldeko martxak antolatu baitituzte.
Zehazki, Sants plaza eta Espainiako plaza arteko zati horretatik igarotzea debekatuko dute, baina Espainiako Plaza eta Montjuic-en arteko ibilbidea baimenduko dute.
"Alde batetik, oinarrizko eskubide baten aurrean gaude, kontuan izan behar da. Baina, bestetik, ordena publikoa ere zaindu egin behar da", Espadalerrek Kataluniako Parlamentuaren kontrolerako saioan egindako hitzaldian esan duenez.