Politika -
'Parot doktrina'
Jon Aginagalde presoa kartzelatik irten da
Auzitegi Nazionalak askatzea agindu zuen bederatzi presoetako azkena da, besteak aurreko ostiralean bertan geratu baitziren libre.
Erredakzioa
Jon Aginagalde presoa Alboloteko (Granada) kartzelatik irten da, Auzitegi Nazionalak askatzea agindu zuen bederatzi presoetako bat baita; gainerako zortziak aurreko ostiralean geratu ziren libre.
Eguerdian atera da presondegitik Aginagalde, Almeriako epaitegi batek agindua eman ostean. Izan ere, kartzelan egindako lesio delitu batengatik zigorra betetzen ari zen, eta gaur hartu du epaileak erabakia, Auzitegi Nazionalaren aginduaren berri izan ondoren.
Aginagaldek 29 urte eman ditu preso, eta 67 urteko kartzela-zigorra jaso zuen, 80ko hamarkada hasieran Hernaniko merkatari bat eta guardia zibil bat hiltzeagatik. 'Parot doktrina' dela eta jarraitzen zuen preso.