Politika -

Parot Doktrina

ANren erabakiak aitzakiagabeak direla esan du Gomez Bermudezek

'Parot Doktrina'ren bultzatzaileetako bat izan zenak,  Amaia Izko Ines del Rio presoaren abokatuarekin batera, espetxe eta justizia arloko topaketa batzuetan hartu du parte, gaur, Donostian.

Javier Gomez Bermudez magistratua eta Amaia Izco, gaur, Donostian
Javier Gomez Bermudez magistratua eta Amaia Izco, gaur, Donostian
Presoen kaleratzeak zeresana ematen jarraitzen du

1:34

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Gomez Bermudez magistratuak gaur esan duenez, Auzitegi Nazionalaren Zigor Aretoak azken asteotan 'Parot Doktrina'ren harira hartutako erabakiek ez dute aitzakiarik. Dena dela, 'Parot Doktrina' "bidezko neurria" dela defendatu du. Atzo bertan, Estrasburgok doktrina honen inguruan hartutako epaia kontuan hartuta, 15 preso kaleratzeko agindua eman zuen ANk. 'Parot Doktrina'ren bultzatzaileetako bat izan zen Gomez Bermudez, eta gaur goizean, Amaia Izko Ines del Rio preso oiharen abokatuarekin batera, espetxe eta justizia arloko topaketa batzuetan hartu du parte, Donostian, Gipuzkoako Abokatuen Eskolak antolatuta. Gomez Bermudez eta Izco 'Parot Doktrina'z aritu dira, luze eta zabal. Hain zuzen, Gomez Bermudez izan zen neurri hau ezarri zuen lehenengoetako epailea, eta Izco berriz, doktrina hau Estrasburgoraino eraman zuen presoaren abokatua. Azkenean, Estrasburgok bertan behera utzi zuen neurria. Eztabaida bizia izan da, muturreko bi jarrera aurrez aurre jarrita,  baina biak ala biak, errespetuz aritu dira hizketan, neurriaren legezkotasunaz eta garapenaz. Magistratuak behin eta berriz defendatu du 'Parot Doktrina', baina Estrasburgoko ebazpena berehala ezartzearen alde agertu da. Hala, Auzitegi Nazionalak presoak kaleratzeko hartu duen erabakiari egokia deritzo. Gomez Bermudezen iritziz, ebazpena ‘errespetatu’ egin behar dela esatea "tontakeria" bat da, "ebazpenak ezarri egin behar dira, eta listo". Epaileek, urtetan, 1973ko Zigor Kodearen gainean egindako "irakurketa oker" bat zuzendu baino ez zuten egin 'Parot Doktrina' onartu zutenean, magistratuaren aburuz. Ildo horretan, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak bere ebazpenean oinarri bezala hartzen dituen gertakariak "faltsuak eta okerrak" direla gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Doktrina parot albisteak Berriak Politika Presoak argazkiak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Eguneko albisteak Albisteak Espetxe politika Giza Eskubideen Europako Auzitegia