Politika -

Espioitza Katalunian

Sanchez-Camachori egindako espioitzaren auzia artxibatu egin dute

Autoak jasotzen duenez, Sanchez-Camachok ikertzaileak barkatu izanak "auzia bide penaletik" kentzea dakar.

Alicia Sanchez-Camacho, PPCko buruzagia. Argazkia: EFE
Alicia Sanchez-Camacho EFE
Alicia Sanchez-Camacho, PPCko buruzagia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonako Auzitegiak Alicia Sanchez-Camacho PPCko buruzagiari ustez egindako espioitzaren auzia artxibatu egin du. Autoak jasotzen duenez, Sanchez-Camachok ikertzaileak barkatu izanak "auzia bide penaletik" kentzea dakar. Ebazpena Auzitegi Gorenean errekurritzea aztertzen ari da Fiskaltza.

Auzitegiko seigarren atalak Francisco Mato Metodo 3 agentziako zuzendaria, hiru langile ohi eta Luisa Bruguer PSCko zuzendariaren behin betiko artxibatzea agindu du. Metodo 3 detektibe agentziak Jordi Pujol Ferrusolaren bikotekide ohiarekin, Maria Victoria Alvarezekin, izandako bazkari bat grabatu zuen 2010. urtean.

Uztailean, Sanchez-Camachok eta Maria Victoria Alvarezek idatzi bat aurkeztu zuten epailearen aurrean. Metodo 3 agentziarekin akordio ekonomikoa lortu ondoren, akzio penalei uko egin zien. Alicia Sanchez-Camachok 80.000 euroko kalte-ordaina jaso zuen.

Sanchez-Camachori bakarmena eskatu eta horrek onartu arren, epaileak ikertzen jarraitzea erabaki zuen, Fiskaltzaren irizpideak aintzat hartuz. Fiskaltzaren arabera, auziak aurrera jarraitu behar zuen tartean interes publikoko pertsona bat zegoelako, eta detektibe agentziarekin lotutako akordioak ez zuelako grabazioa agindu zuen pertsonarengan eraginik.

Auzitegiak orain adierazi duenez, barkamena egonez gero, horrek bide penalari zuzenean eragiten dio. Halaber, ikerketen emaitzak aztertuta, ezin daitekeela hasierakoa ez den beste delitu bat egotzi ondorioztatu du.

Fiskaltza ebazpena Auzitegi Gorenean errekurritzea aztertzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Politika albisteak PP Epaiketak argazkiak Gaurko titularrak Albisteak Espioitza Politikoa