Politika -
Nafarroako Parlamentua
Yolanda Barcinaren agerraldia bertan behera utzi du oposizioak
Talde politikoen erabakiak Nafarroako presidentea "ustekabean" harrapatu du; izan ere, alderdiek "agenda arazoak" zituela ezagutzen zuten, Barcinaren hitzetan.
Erredakzioa
Hauteskundeak aurreratzeko legezko epea bukatuta, Yolanda Barcina Nafarroako presidentearen agerraldiari uko egin dio Parlamentuko oposizioak. Nafarroako Ogasunaren inguruko ikerketa batzordeak hauteskundeen aurrerapena eskatu zuen.
Ikerketa batzordeak planteatutako neurriak nola bete behar zituen azaltzea eskatu zion Bilduk Barcinari, hau da, presidentearen dimisioa eta hauteskundeen aurrerapena.
Nafarroan hauteskundeak aurreratzeko legezko epea bukatu da eta Barcinak kargua utziko ez duela errepikatu du azken asteetan. Horrela, presidentearen agerraldia bertan behera uztea erabaki dute.
Maiorga Ramirez Bilduko bozeramailearen hitzetan, Barcinak Parlamentuarekiko "erabateko axolagabetasuna" azaldu du; izan ere, martxoaren 17az geroztik agerraldia deituta zegoen eta martxoaren 31ra arte ez du artatzeko deialdia denborarik "aurkitu", hauteskundeak aurreratzeko azken eguna.
Talde politikoen erabakiak Nafarroako presidentea "ustekabean" harrapatu du; izan ere, alderdiek "agenda arazoak" zituela ezagutzen zuten, Barcinaren hitzetan.