Politika -

Justizia unibertsala

Ruzek ez ditu Saharari buruzko auziak artxibatuko, Espainia zelako

ANko epailearen arabera, bi ikerketak auzitegi espainiarrek egin behar dituzte, 70eko eta 80ko hamarkadetan delituok egin zirenean, Sahara Espainia zelako, eta biktimak, espainiar herritarrak.

Ruzek Fiskaltzak aurkeztutako argudioak bere egin ditu erabakia hartzeko. Irudia: EiTB
Ruzek Fiskaltzak aurkeztutako argudioak bere egin ditu erabakia hartzeko. Irudia: EiTB
Ruzek Fiskaltzak aurkeztutako argudioak bere egin ditu erabakia hartzeko. Irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak ezeztu du Mendebaldeko Saharako genozidioa eta torturak ikertzeko bi auziak artxibatzea, lurralde espainiarra zelako gertaerak jazo zirenean, '70 eta '80 hamarkadetan, hori dela eta, justizia unibertsalaren erreformak ez du auziotan eragiten.

Bi autotan Ruzek Fiskaltzak aurkeztutako argudioak bere egin ditu eta, horien arabera, auzitegi espainiarrek ikertu beharko lituzkete auziok salatutakoa gertatu zenean lurralde espainiarra zelako, eta hiritar espainiarren kontra egin zelako.

Fiskaltzaren irizpideari jarraituta, epaileak ebatzi du Mendebaldeko Sahara Espainiako probintzietako bat zela '70ko hamarkadan, eta '80koan eta gaur egun Espainiak kudeatuta dagoela.

Auzietako batean, Ruzek Saharan Marokoko 31 militarren kontrako genozidioa ikertzen dute, Saharako herria babesten dituzten elkarteek jarritako salaketen bidez. Bestean, Fronte Polisarioak eta Aljeriako Gobernuko 28 goi-kargudunek egindako torturak ikertzen dituzte.

Marokoko militarren kontrako salaketan, elkarteek torturak eta genozidioa salatu zuten, 1975 eta 1987 urte bitartea, ehunka saharar desagertu zen garaian.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika albisteak Justizia Unibertsala argazkiak Espainia albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Mendebaldeko Sahara Rabat gaur