Politika -

Kordea galdu ondoren

Garitanori astelehenean emango diote alta

Medikuek, protokoloak agintzen duenari jarraituz, 48 orduz izan nahi dute behaketan.

Garitano ospitalera eraman duen anbulantzia, Diputazioaren jauregiaren atarian. Argazkia: EFE
Garitano ospitalera eraman duen anbulantzia, Diputazioaren jauregiaren atarian. Argazkia: EFE
Garitano ospitalera eraman duen anbulantzia, Diputazioaren jauregiaren atarian. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiaren osasun egoera bere onera etorri da eta, "ezustekorik ez badago", astelehenean alta emango diote Donostia Ospitaleko medikuek.

Larunbat eguerdian Gipuzkoako Foru Aldundiak ikurrina omentzeko antolatutako ekitaldiaren atarian ondoezik sentitu ostean ospitalean ingresatu eta mediku azterketak egin eta gero, pixkanaka bere onera etorri da Martin Garitanoren osasun egoera.

Medikuek, protokoloak agintzen duenari jarraituz, 48 orduz izan nahi dute behaketan, eta, ezustekorik ez bada, astelehenean emango diote etxera joateko baimena.

Ospitaletik jakitera eman dutenez, igande gaua lasai igaro zuen, senitartekoekin batera, eta igande goizean Gipuzkoako Foru Gobernuko ordezkaritza baten bisita jaso zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea