Politika -
Donostia 2016
'Ez dugu ezagutzen proiektua; Bilbon ez zen halakorik gertatuko'
Borja Semper Gipuzkoako PPko presidenteak Donostia 2016 proiektuan "profesionaltasunik" ez dagoela kritikatu du.
Erredakzioa
Borja Semper Gipuzkoako PPko presidenteak Donostia 2016. urtean Europako Kulturaren hiriburu izateko proiektuan "profesionaltasunik eta gaitasunik" ez dagoela salatu du.
"Oraindik ez dakigu zer proiektu daukaten; Bilbon ez zen halakorik gertatuko", esan du Semperrek, "Boulevard" Radio Euskadiko saioan egindako elkarrizketa batean.
Horren ustez, erantzukizuna programan parte hartzen duten erakunde guztiena da, oro har, baina Donostiako Udalarena, bereziki.
"Alkatea ni izango banintz, lotsatuta egongo nintzateke. Aukera garrantzitsua da Donostiarentzat eta Euskadirentzat, eta profesional onenak bilatu behar dira, kulturaren ikuspegi partikularrak albo batera utzita", gaineratu du.