Politika -

Europako Parlamentua

Flandriako independentistek ALDE koalizioa utzi dute

EAJ, CiU, UPyD eta Ciutadans barne hartzen dituen talde liberala utzi dute, eta kolokan geratuko da erabakitzeko eskubideari buruzko lantaldea.

Europarlamentua. Argazkia: Europarlamentua
Europarlamentua.
Britaniar euroeszeptikoek taldea sortu dute

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJ, CIU, UPyD eta Ciutadans alderdiak barne hartzen dituen ALDE talde liberalean ez dira izango, azkenean, Flandriako independentistak.

Talde horretan ez sartzea erabaki dute NVA alderdiko 4 eurodiputatu flandriarrek. Ondorioz, Europako Parlamentuko hirugarren indarra izatetik laugarrena izatera igaro da ALDE koalizioa.

EAJko eta CiUko ordezkariak egoera zailean utzi ditu flandriarren erabakiak, orain bakarrik geratu baitira erabakitzeko eskubideari buruzko lantaldean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer ari da gertatzen Europan?