Politika -

Kartzela politika

Arronategi aske geratu da notario aurrean ETA gaitzetsi ondoren

Zigorraren hiru laurdenak bete, biktimei barkamena eskatu, ETA gaitzetsi eta Justiziari laguntzeko konpromisoa hartu ostean lortu du baldintzapeko askatasuna.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Castro Auzitegi Nazionaleko Kartzela Zaintzako epaileak baldintzapeko askatasuna eman dio Asier Arronategi ETAko presoari, azken horrek notarioaren aurrean indarkeria baztertu, ETA gaitzetsi eta biktimei barkamena eskatu ondoren.

Auzitegiko iturriek jakitera eman dutenez, Castro epaileak ekainaren 27an erabaki zuen presoa libre uztea, Espetxe Zuzendaritzaren aldeko txostena aztertu osteaneskuartean.

Arronategi 2006an Espainiaratu zuten Mexikotik. Bertan sei urteko zigorraren ia erdia bete zuen, behin-behineko espetxealdian, Auzitegi Nazionalak erakunde armatuko kide izateagatik zigortu baino lehen.

Castroren arabera, Arronategik legezko baldintza guztiak betetzen ditu baldintzapeko askatasuna lortzeko: zigorraren hiru laurdenak bete ditu, biktimei barkamena eskatu die, ETA gaitzetsi du eta Justiziari laguntzeko konpromisoa hartu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ETA gaur