Politika -
Europako Parlamentua
Carlos Iturgaiz Estrasburgora itzuliko da
Iturgaizek eserlekua berreskuratuko du, Miguel Arias Cañete Energia eta Klimaren aldeko Ekintzako komisarioa izendatu ostean.
Erredakzioa
Carlos Iturgaizek Europako Parlamentuan eserlekua berreskuratuko du, Miguel Arias Cañete Energia eta Klimaren aldeko Ekintzako komisario izendatu ostean.
Nekazaritza ministro ohia izan zen maiatzaren 25eko Europako hauteskundeetan PPko hautagaitzako buru, eta eurodiputatu karguari uko egingo dio, Europako Batzordean sartzeko, asteazken honetan iragarri den moduan.
Europako hauteskundeetan, Carlos Iturgaizek PPren zerrendako 17. postua lortu zuen, ondorioz, Euskadiko PPko presidente ohia orain Cañetek libre utzi duen eserlekua hartzen lehena izango da.
Iturgaizek berriz hautatuko zutela uste zuen hirugarren legealdi bat egiteko eurodiputatu moduan, eta hauteskundeetatik Europako Batzorderako ministro ohiaren izendapenak Estrasburgoko Ganberara itzultzeko balio izango ziola pentsatu du. Izan ere, ez du beste kargurik bilatu, Europako aurreko legealdia amaitu zenetik.