Politika -

Helegitea

Gipuzkoako Auzitegia bildu egin da Egunkariaz erabakia hartzeko

Erabakia dagoeneko hartu badute ere, egun batzuk barru emango dute ebazpenaren berri.

Egunkaria auziaren kontrako protesta bat. Argazkia: EiTB
Egunkaria auziaren kontrako protesta bat.
Egunkaria auziaren kontrako protesta bat. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Auzitegia gaur bildu da Fiskaltzak Egunkaria auziaren auzi ekonomikoa artxibatzearen kontra jarritako helegiteaz erabakia hartzeko. Dagoeneko erabakia hartu badute ere, ebazpena egun batzuk barru jakinaraziko dute.

Ministerio Publikoak ekainean aurkeztu zuen helegitea, auzi ekonomikoa oraindik ez zela preskribitu argudiatuta.

Arrazoi teknikoetan eta formaletan oinarritu zen Fiskaltza helegitea aurkezteko, ez zen gaiaren sakonean sartzen. Izan ere, Donostiako Auzitegiak auzia artxibatu zuenean ere ez zuen sakoneko argudiorik erabili, preskribatu zelako hartu zuen erabakia.

Atzo, itxitako egunkariko langileek eta herritar talde batek kontzentrazioa egin zuten Donostiako Justizia Jauregiaren parean auzia behin betiko itxi dezatela exijitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea