Politika -

Madrilgo Auzitegia

Esperanza Aguirre, epailearen aurrean

Inputatu gisa deklaratuko du gaur, zirkulazio isun bat jarri behar zioten poliziengandik ihes egiteagatik.

Esperanza Aguirrek agente bat harrapatu eta ihes egin du

0:27

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esperanza Aguirre Madrilgo Erkidegoko presidente ohiak inputatu gisa deklaratuko du gaur epailearen aurrean, desobedientzia delitu bat leporatuta. Izan ere, apirilean, poliziengandik ihes egin zuen, zirkulazio isun bat jarri behar ziotenean.

Carlos Valle Madrilgo Instrukzioko 14. epaitegiko epaileak 11:00etarako deitu du Aguirre. Deklarazioak ikusmin handia piztu du, eragina izan dezakeelako horren etorkizun politikoan (Madrilgo Alkatetzerako hautagaia izan nahi du).

Epaileak argitu nahi dituen gertakizunak apirilaren 3an jazo ziren, Madrilgo Kale Nagusian. Aguirrek gaizki aparkatu zuen ibilgailua, eta agenteak gerturatu zitzaizkionean, "Zer gertatzen da? Errieta eta salaketa bat? Ospetsu naizelako etorri zarete niregana" esan zien. Horren ostean, ihes egin zuen, poliziek geratzeko agindu zioten arren. Gainera, ihesean agenteen motorretako bat lurrera bota zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Popularra