Politika -

EAEko Justizia Auzitegia

Arabak eta Gipuzkoak 2012ko ordainsaria emateko eskumena zuten

Hala, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du Estatuko Abokatutzak Batzar Nagusietako Mahaiek ordainsaria emateko erabakiaren kontra jarritako helegitea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia. Artxiboko irudia: EFE
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia. Artxiboko irudia: EFE
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek 2012ko Gabonetako ordainsaria langileei ordaintzeko eskumena zuten, izan ere, ez zien Espainiako Gobernuak funtzionario publikoei aparteko ordainsaria kentzeko onartutako dekretuak eragiten, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera.

Auzitegiak gaur ezagutzera emandako bi epaitan, atzera bota ditu Estatuko Abokatutzak Batzar Nagusietako Mahaiek hartutako erabakien kontra jarritako helegiteak. Batzar Nagusiek bertako langileei eta goi kargudunei aparteko ordainsaria mantentzea erabaki zuten.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak "organo konstituzional edo estatutario" izaera aitortzen die Batzar Nagusiei, eta horiek Espainiako Gobernuak onartutako dekretuaren aplikazio esparrutik at gelditzen dira. Beraz, Espainiaren alegazioak baztertu ditu.

Lohitzune Txarola Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidenteak ohar bat kaleratu du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren erabakiaren gaineko balorazioa egiteko. Txarolaren iritziz, argi gelditu da helegitearen bultzatzaile izan zen Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak ez dituela Euskal Herriko errealitatea, erakundeak eta arauak ezagutzen.

Euskal Herriko erakundeak bakean uzteko eskatu dio Txarolak Urquijori, erakundeek beren lana ongi egiten badakitela argudiatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Eguneko albisteak Albisteak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak