Politika -

Albako dukesaren heriotza

Sevillak azken agurra eman dio Albako dukesari

Bertako katedralak Cayetana Fitz-James Stuarten hileta-elizkizuna hartu du ostiral honetan. Ondoren, gorpua erraustu egingo dute.

Albako dukesaren hil-kapera. EFE
Albako dukesaren hil-kapera. EFE
Sevillako katedralean egin diote hileta elizkizuna Albako Dukesari

1:43

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sevillako katedralak eguerdi aldean hartu du Albako dukesaren hilotza, eta bertan egin dute ari dira Cayetana Fitz-James Stuarten hileta-elizkizuna. Familiako kideek sartu dute hilotza katedralean, besteak beste bere ilobek.

Carlos Amigo artzapezpiku emerituak eman du meza, eta, bertan izan dira Elena infanta eta Pedro Morenes Defentsa ministroa, Espainiako erregearen eta Gobernuaren izenean, hurrenez hurren.

Ia lagun mila lagun joan dira hiletara, tartean senideak, lagunak eta Sevillako bizilagunak. Albako dukesa, “herentziaz noblea”, baina “bihotzez ere oso noblea” izan dela adierazi du apezak. “Beharrizan gehienen mesedetara egon da beti”.

Alfonso Diez alarguna eta dukesaren sei seme-alabak lehen lerroetan eseri dira, Cristina infanta Juan Carlos Espainiako erregearen ondoan.

Hileta-elizkizuna bukatutakoan, Cayetana Fitz-James Stuarten gorpua San Fernandoko hilerrira eraman dute, erraustera.

Ondoren, errautsen parte bat Ijitoen Kristoren elizan utziko dute, eta bestea Loeches (Madril) herrira eramango dute, Andre Maria Sortzez Garbiaren komentura, Albako etxeak bertan duen panteoian ehorztera.

Hil-kapera

Hil-kapera bigarren egunez ireki dute ostiral honetan Sevillako udaletxean. 09:00etan zabaldu dute, hain zuzen ere, eta bi ordu geroago, 11:00etan, itxi. Ondoren, gorpua Sevillako katedralera eraman dute.

Atzo, bederatzi orduz izan zuten zabalik hil-kapera, eta 80.000 pertsona baino gehiago pasatu ziren bertatik, Sevillako Udalaren esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea