Politika -

268.341 militante

Sarkozy UMPren presidente aukeratu dute berriz, botoen % 64,5 jasota

Horrela, Frantziako presidenteordeak bigarren itzulia egitea saihestu, baina espero zuena baino askoz ere babes gutxiago jaso du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Sarkozy Frantziako presidente ohia UMP alderdiaren presidente aukeratu dute, bozketa parte hartu duten afiliatuen % 64,5ek aldeko botoa emanda.

Sarkozyren garaipen honek, hortaz, datorren astean bigarren itzulia egitea saihestuko du, botoen % 50 baino gehiago jaso duelako, baina espero zuena baino askoz ere babes gutxiago jaso du, barne zatiketa ekiditea baitzuen helburu.

Bigarren lekuan Bruno Le Maire Sarkozyren garaian ministroa izandakoa (2007-2012) aukeratu dute, botoen % 29,18 bilduta. Hirugarren postuan, aldiz, Herve Mariton ministro ohia ere izan da, % 6,32rekin.

Bozketan % 58,1eko parte hartzea zenbatu dute, izena emanda zuten 268.341 militantetik.

Luc Chatel UMPren idazkari nagusiak azpimarratu duenez, jardunaldi honetan “aro berri bat zabaldu da gure familia politikoan”, “hauteskunde prozesu erabat gardena” egin ondoren.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Frantzia berriak Alderdi politikoak berriak