Politika -

Presoak

ETAko presoei ukatutako langabeziaren auzia, Konstituzionalera

Espainiako Gobernuak langabezia saria ukatu zien Luis Maria Azkargorta eta Miguel Angel Zarrabe presoei. Orain, EAEko Auzitegi Nagusiak irizpideak Konstituzioaren aurkakotzat jo ditu.

Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusia. Artxiboko irudia: EiTB
Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusia. Artxiboko irudia: EiTB
Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusia. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak Konstituzio kontrakotasun helegitea aurkeztu du Auzitegi Konstituzionalean, Espainiako Gobernuak ETAko presoei langabezia saria jasotzeko eskatzen dizkien aparteko baldintzen kontra. Izan ere, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak zalantzan jarri du Espainiak Gobernuak ETAko presoei langabezia saria jasotzeko jarritako baldintzen legezkotasuna.

Luis Maria Azkargorta Belategi eta Miguel Angel Zarrabe Elkoroiribe ETAko presoei langabezia saria ukatu zieten. Ondoren, Eibarko Gizarte Aretoko epaitegiak erabakia berretsi zuen. Presoek helegitea aurkeztu zuten, eta horren ondotik hartu du erabakia EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak.

Manuel Diaz de Rabago, Juan Carlos Benito Butron eta Emilio Palomo epaileek osatutako aretoak zalantzan jarri du ETAko presoei eskatutako baldintzak konstituzionaltasuna.

Espainiako Gobernuak terrorismoa baztertzeko, damua agertzeko, biktimei barkamena eskatzeko eta Justiziarekin kolaboratzeko eskatzen die langabezia saria edota, oro har, laguntza publikoak eskatzen dituzten ETAko presoei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Langabezia Presoak albisteak ETA Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa EAEko Auzitegi Nagusia hoy