Politika -

Segurtasuna

Guardia Zibilaren kontrolak kritikatu ditu Beltran de Herediak

Guardia Zibilak Euskadiko errepideetan kontrol “sistematikoak” egiten jarraitzea kritikatu du Segurtasun sailburuak. Gainera, kontrolek “beste garai bateko itxura” dutela salatu du.

Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua. Argazkia: EiTB
Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua. Argazkia: EiTB
Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak Euskadiko errepideetan kontrol “sistematikoak” egiten jarraitzea kritikatu du Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak. Gainera, kontrolek “beste garai bateko itxura” izatea salatu du. Horregatik, kontrol horien helburuen “berri emateko eta justifikatzeko” eskatu dio berriro Barne Ministerioari.

Radio Vitorian egindako adierazpenetan, Euskadin delituen kopuruak iaz % 2 baino gehiago behera egin zuela goraipatu du Beltran de Herediak

Ertzaintzaren eskumenak errespetatzeko eskatu zien iragan astean Eusko Legebiltzarrak Estatuko Segurtasun Indarrei, EAJren eta PSE-EEren babesarekin. Barne ministroari eta Espainiako Gobernuaren ordezkariari eskakizun berdina “aspalditik” egiten ari zaiela azaldu du sailburuak.

“Beharrezkoak diren kontrolak egin beharra dago, bai kopuruan zein intentsitatean. Beste garai bateko estetika eta sistematika dituzten kontrolak egiten ari direla ikusten ari gara”, adierazi du.

Guzti horregatik, “kontrolaren berri ematea eta xedea justifikatzeko” eskatzen diogu Barne Ministerioari, erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea