Politika -
Eusko Legebiltzarra
Espainiako Poliziari 'proportzionaltasuna' eskatu diote EAJk eta PSEk
EH Bildu legez besteko proposamena aurkeztu du Guardia Zibilaren eta Polizia Nazionalaren kontrolak behin betiko bertan behera uztea eskatzeko. EAJk eta PSE-EEk testu alternatibo bat adostu dute.
Redacción
Estatuko Segurtasun Indarrek Euskadiko errepideetan egiten dituzten kontrolek eskumen erregimena errespetatu eta “proportzionaltasun egokia” izan behar dutela adierazi du Eusko Legebiltzarrak.
EAJk eta PSE-EEk zuzenketa adostu eta onartu dute Gasteizko Ganberan. EH Bilduk, PPk eta UPyDk, ostera, kontrako botoa eman dute.
EH Bilduk legez besteko proposamen bat aurkeztu du Guardia Zibilaren eta Polizia Nazionalaren kontrolak behin betiko amaitzea eskatzeko. Jeltzaleek eta sozialistek testu alternatibo bat adostu dute.
Eskumenak eta Segurtasun Batzordea
Polizia Nazionalaren eta Guardia Zibilaren ekintza euren eskumenetara egokitzeko eta Ertzaintzari dagozkionak errespetatzeko neurriak hartzea eskatu die Gasteizko Ganberak Jorge Fernandez Diaz Barne ministroari eta Carlos Urquijo Espainiako Gobernuaren ordezkariari.
Gainera, Euskadiko Segurtasun Batzordea lehenbailehen deitzeko eskatu dio Legebiltzarrak Barne Ministerioari. ETAk indarkeria behin betiko utzi zuenetik hiru urte baino gehiago igaro direla eta, hainbat gai aztertu eta adostu behar dituztela uste du Gasteizko Ganberak.