Politika -

Gutun Pastoral bateratua

Gotzainek barkamena eskatzeko deia egin diete 'mina eragin dutenei'

Bestalde, lanaren duintasuna "oinarrizko ondarea" dela, eta "soldata eta errentaren banaketa justua" aldarrikatu dute Hego Euskal Herriko gotzain guztiek.

Gotzainak Pastorala
Gotzainak Pastorala
Gotzainak Pastorala

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko eta Nafarroako gotzainek Gutun Pastoral bateratua kaleratu dute Garizumaren harira, eta bertan, "gertuko" historian "isuritako odolagatik" barkamena eskatzeko, "errua" onartzeko eta adiskidetzeko deia egin dute.

Mario Iceta Bilboko Gotzainak; Jose Ignacio Munilla, Donostiakoak; Miguel Asurmendi, Gasteizkoak, Francisco Perez Iruñeko Artzapezpiku eta Tuterako gotzainak; eta Juan Antonio Aznarez Iruñeko eta Tuterako Gotzainaren Laguntzaileak sinatu dute gutuna, Errauts eguneko eukaristietan komunitate kristauetan aurkezteko.

Gutun Pastoralean elkarbizitza sozialaz dihardute, eta "barkamena eta adiskidetzea oinarrizko" betebeharrak direla azpimarratu dute.

Horren harira, "mina egin diogun anaiarekin" adiskidetzeko, "errukiak hautsitako bizitza bat berreraikitzeko aukera" ematen duela azaldu dute. Gainera, "erruaren aitortza oinarrizko elementua" omen da "norbera sendatzeko prozesuari hasiera emateko".

Horren harira, "errua" eta egindako "bekatua" aitortzeko deia egin diete "minaren eta sufrimenduaren eragileei", "suntsitua izan dena berreraikitzen" hasteko.

"Lanaren duintasuna"

Bestalde, Gutun Pastoralean diote laneko duintasuna "oinarrizko ondasun antropologikoa" dela eta, "elikadura, etxebizitza, hezkuntza eta osasun beharrekin" batera, "pertsona, familia eta integrazioa garatzeko ezinbestekoa dela".

Horregatik guztiagatik, "familia eta lana uztartzek" bideak eta "langileen eskubideak, eta soldataren eta errentaren banaketa justua" aldarrikatu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Nafarroa gaur EAE Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Eliza Katolikoa albisteak