Donostia

1 / 30 Hurrengoa
Bardemi iazko saria emanda hasi da egun zirraragarriak utziko dizkigun Zinemaldiak

Bardemi iazko saria emanda hasi da "egun zirraragarriak" utziko dizkigun Zinemaldiak

Bardemek Donostia Saria jaso du bere anaien eta interpretazio maisuaren eskutik, eta oso hunkituta eskaini dio familiari. Jaione Camborda donostiarrak, Epaimahai Ofizialeko presidenteak, agindu du "pantaila handiaren bidez zineman murgiltzen egun zirraragarriak" ditugula aurretik.
Dantzari batek Andreu Buenafuente nokeatu du

Dantzari batek Andreu Buenafuente nokeatu du

Kataluniako aurkezleari ilusio berezia egiten zion dantzari batek bere omenezko aurreskua dantzatzeak, baina gauzak ez dira berak espero bezala amaitu.

Jaione Camborda: ''Jaialdi honen kalitateak eta adierazpen askatasunak oihartzuna du mundu osoan''

Jaione Camborda: ''Jaialdi honen kalitateak eta adierazpen askatasunak oihartzuna du mundu osoan''

Jaione Camborda zuzendari donostiarra, iazko Zinemaldiko Urrezko Maskorraren irabazlea, da Epaimahai Ofizialeko presidentea. Cambordak azpimarratu du berarentzat "bereziki hunkigarria" dela bere jaioterrian egotea.

Hunkituta jaso du Javier Bardem aktoreak Donostia Saria

Hunkituta jaso du Javier Bardem aktoreak Donostia Saria

Juan Carlos Corazza antzerki zuzendariak eman dio saria Javier Bardemi. Monica eta Carlos Bardem anaiak ere agertokian izan dira. Aktoreak esker oneko hitzak izan ditu bere bikotekide Penelope Cruzentzat eta bere bi seme-alabentzat.

Zerbait ulertu ote dute Andreu Buenafuentek eta Berto Romerok?

Zerbait ulertu ote dute Andreu Buenafuentek eta Berto Romerok?

Barbara Goenaga, Andreu Buenafuente eta Berto Romero izan dira galako une dibertigarrienetako baten protagonistak. Aktore gipuzkoarrak euskaraz eskaini dizkien hitzen ondoren, aurkezle katalanak bere euskara maila erakutsi nahi izan du.

Kursaaleko alfonbra gorria glamourrez bete da

Kursaaleko alfonbra gorria glamourrez bete da

Javier Bardem eta Penelope Cruz izan dira Kursaaleko alfonbra gorriko protagonista nagusiak. Bertan izan dira, besteak beste, Barbara Goenaga, Andreu Buenafuente eta Berto Romero inaugurazio galaren aurkezleak ere.

Iñaki eta Nico Williams Donostiara heldu dira, bere familiari buruzko pelikula aurkezteko

Iñaki eta Nico Williams Donostiara heldu dira, bere familiari buruzko pelikula aurkezteko

Athleticeko jokalariak Zinemaldiaren programazioaren parte dira, Raul de la Fuentek zuzendutako "Los Williams" pelikularen estreinaldiko protagonista gisa. Bi anaien "historia harrigarria" erakusten du Zinemiran parte hartzen duen pelikulak.

Euskaltel-Euskadiri taldeari buruzko ''Marea laranja'' dokumentala aurkeztu dute Donostian

Euskaltel-Euskadiri taldeari buruzko ''Marea laranja'' dokumentala aurkeztu dute Donostian

Euskal txirrindularitzako izar nagusiak izan dira dokumentalaren aurkezpenean. Lanak zaleen pasioa eta sentimendua islatzen du. Urriaren 6tik aurrera egongo da ikusgai.

Bardem Donostian dago, iazko saria jasotzeko

Bardem Donostian dago, iazko saria jasotzeko

Javier Bardem aktorea 2023ko Donostia Saria izan zen, baina ezin izan zuen jaso, eta Zinemaldiak aurtengo inaugurazio galaren barruan emango dio, ostiralean, 21:00etan.

Urak gainezka egin du zenbait tokitan, marea bizien ondorioz

Urak gainezka egin du zenbait tokitan, marea bizien ondorioz

Bigarren egunez jarraian, itsasaldeko arriskuagatik ezarritako abisu horia indarrean izan da 20:00etara arte. Atzokoak baino handiagoak izan arren, marea biziek ez dute aparteko arazorik sortu. Hala ere, urak hainbat kale hartu ditu, ur putzu handiak sortuz.

Itxaso lanean ari da udalerriak tentsionatutako eremutzat jotzeko deklarazioak bizkortzeko

Itxaso lanean ari da udalerriak tentsionatutako eremutzat jotzeko "deklarazioak bizkortzeko"

"Gizarte-larrialdi mailan dagoen etxebizitza falta" arintzeko, Etxebizitza sailburuak legegintzaldi honetan bultzatuko dituen neurriak azaldu ditu. Gainera, Donostiarako talka-plan berezi bat proposatu du, bertan arazoa are nabarmenagoa baita.
Urriaren 3an Reale Arenan Realaren aurka jokatuko duen Anderlechtek entrenatzailea kargugabetu du

Urriaren 3an Reale Arenan Realaren aurka jokatuko duen Anderlechtek entrenatzailea kargugabetu du

Belgikako taldea laugarren postuan dabil bere herrialdeko Ligan, eta Brian Riemer entrenatzailea kanporatu du: "Klubaren Zuzendaritzaren iritziz, emaitzak ez dira nahikoak izan", argudiatu du Anderlechtek.
Bilbao Basketek Gipuzkoa Basketi irabazi dio, 96-73

Bilbao Basketek Gipuzkoa Basketi irabazi dio, 96-73

Surne Bilbao Basketek Inveready Gipuzkoa Basket hartu du mendean, 96-73, asteazkenean, Donostiako Josean Gasca pabiloian jokatutako lagunarteko partidan. Askatuak kluba omendu dute; izan ere, Donostiako klub historikoa 50. urteurrena ari da ospatzen.

Pintxo koloretsuak Donostiako Casa Vallésen

Pintxo koloretsuak Donostiako Casa Vallésen

Nagore Vallések azaldu duenez, gilda da euren izarra, baina duela gutxi tabernan egon den Eva Longoria aktoreak beste pintxo bat dastatu duela kontatu du "Sukalerrian" saioan. Guretzako, Hanna Nazarenkoren laguntzarekin, bokarta, antxoa eta gazta urdineko tosta prestatu dute.

Realaren emakumezkoen lehen taldeak 20 urte bete ditu

Realaren emakumezkoen lehen taldeak 20 urte bete ditu

Emakumezkoen lehen talde txuri-urdinak 20. urteurrena bete du. Realak maila gorenera igotzea, bertan mantentzea eta tituluak irabaztea lortu du. Egitura solidoa du gaur egun emakumezkoen sailak. Garbiñe Etxeberria kirol zuzendariak 20 urte horietako bilakaeraz hitz gin du.

EITBk presentzia handiagoa izango du ostiral honetan hasiko den Donostia Zinemaldian

EITBk presentzia handiagoa izango du ostiral honetan hasiko den Donostia Zinemaldian

Set mugikor handi bat izango du Alderdi Ederren, irrati eta telebista saioak, aurkezpenak eta "Go!azen" zein "Irabazi Arte"ko aktoreek argazki-sinadurak egiteko. Berebat, hilaren 24ko "Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegiak Victoria Eugeniako terrazatik egingo dira, besteak beste.
Zinemaldiko alfonbra gorria hasi dira jartzen

Zinemaldiko alfonbra gorria hasi dira jartzen

Donostian ia dena prest dute bihar Zinemaldiaren 72. edizioari hasiera emateko. Kursaal atarian alfonbra gorria jartzen hasi dira, jaialdira hurbilduko diren zinegile, izar eta ospetsuentzat.

Zinemaldiaren 72. edizioa, zenbakitan

Zinemaldiaren 72. edizioa, zenbakitan

Zenbat titulu emango dira aurtengo edizioan? Zenbat metroko luzera du belodromoko pantailak, Zinemaldiko handienak? Zenbat Donostia sari banatu dira orain arte?
Bilbao Basketek Gipuzkoa Basket menderatu du, 96-73, Askatuak klubaren 50 urteak ospatu dituen lagunartekoan

Bilbao Basketek Gipuzkoa Basket menderatu du, 96-73, Askatuak klubaren 50 urteak ospatu dituen lagunartekoan

Bilboko eta Donostiako taldeak Gascan aritu dira nor baino nor gehiago, Gipuzkoako hiriburuan, asteazkenean. Askatuak historikoak 50 urte betetzen dituen honetan, ospakizun ekitaldien testuinguruan jokatu dute neurketa.
Arrizabalaga-Bergara eta Etxegarai-Gaminde, igandean, Udako Master Laboral Kutxa torneoko finalean

Arrizabalaga-Bergara eta Etxegarai-Gaminde, igandean, Udako Master Laboral Kutxa torneoko finalean

Atano pilotalekuan izango da, igande eguerdian, eta asteazkenean aurkeztu egin dute. EITBk zuzenean emango du, 12:00etatik, eitb.eus-en eta ETB1en bidez.

Itsasgorak irudi ikusgarriak utzi ditu euskal kostaldean

Itsasgorak irudi ikusgarriak utzi ditu euskal kostaldean

17:41ean izan den itsasgorak ez du aparteko arazorik eragin kostaldeko herrietan, baina asko izan dira fenomeno hori galdu nahi izan ez dutenak.

''Uztailaren erdialdean jakin genuen hautatuak izan ginela. Opari bat izan da''

''Uztailaren erdialdean jakin genuen hautatuak izan ginela. Opari bat izan da''

Josemi Ibarretxeren alabak eta Nere Falaganek zuzendutako "Esto no es Hollywood" dokumentala aukeratu dute Zinemiran lehiatzeko. Ibarretxek hautaketa-prozesua nolakoa izan zen kontatu du.

Batzordeko kideek egunean 4 edo 5 film ikus dezakete, apiril eta abuztu bitartean

Batzordeko kideek egunean 4 edo 5 film ikus dezakete, apiril eta abuztu bitartean

Apiril eta abuztu arteko hilabeteak lanpeturik igarotzen dituzte Zinemaldiko hautesle batzordeko kideek. 500 eta 600 pelikula ikusten dituzte egunean, Amaia Serrulla, Filmen eta Dokumentazioaren saileko kudeatzailearen arabera.

Unax Seges: ''Adin eta jende desberdin asko batzen da Basajaun elkartearen sukalde komunitarioan''

Unax Seges: ''Adin eta jende desberdin asko batzen da Basajaun elkartearen sukalde komunitarioan''

Merkataritza lokala, produktu etikoak eta bertako produktuak eskaintzen ditu Basajaun elkartearen sukalde komunitarioak. Unax Segesek egiten duten lanaren inguruan xehetasunak eman ditu "Sukalerrian" saioan.

Ikuskizuna Euskal Herriko zeruan: superilargiak eta ilargi-eklipse partzialak bat egingo dute

Ikuskizuna Euskal Herriko zeruan: superilargiak eta ilargi-eklipse partzialak bat egingo dute

Ilargia Lurretik gertu egon denez, ilargi betea ohiko baino handiagoa eta distiratsuagoa izan da. Iraileko superilargiarekin batera, 2024ko bigarren ilargi-eklipse partziala ere ikusi ahal izan dugu, partzialki izan bada ere.  

Aihen: ''Ez gara gai izan, ez aurrean ez atzean, gure partida egiteko''

Aihen: ''Ez gara gai izan, ez aurrean ez atzean, gure partida egiteko''

Ezker hegalekoak, Realak Mallorcan 1-0 galdu eta gero, adierazi du talde txuri-urdina ondo sartu dela partidara; etxekoek gola egin ostean, baina, Aihenen iritziz, Realari "agresibitatea baliatzea" falta izan zaio.

Realak ez du golerako bidea aurkitu Son Moixen, eta Mallorcaren aurka galdu du (1-0)

Realak ez du golerako bidea aurkitu Son Moixen, eta Mallorcaren aurka galdu du (1-0)

Abdon Pratsek sartu du Jagoba Arrasateren taldeari garaipena eman dion gola, penaltiz, 36. minutuan. Reala azken minutura arte ibili da berdinketaren bila, baina ez du argitasun handiegirik izan neurketan zehar.
Emisio gutxiko eremuak: Noiz sartuko dira indarrean gainerako euskal hiriburuetan?

Emisio gutxiko eremuak: Noiz sartuko dira indarrean gainerako euskal hiriburuetan?

Bilbo dagoeneko hasi da emisio gutxiko eremuan sartzen diren baimendu gabeko ibilgailuei zigorrak jartzen. Gainerako hiriburuetan zein da egoera? Noiz jarriko dira martxan ingurumen-bereizgarriak Donostian, Gasteizen eta Iruñean?
Sexu-erasoa salatu dute Katalunia plazako aparkalekuaren inguruan, Donostiako Gros auzoan

Sexu-erasoa salatu dute Katalunia plazako aparkalekuaren inguruan, Donostiako Gros auzoan

Donostiako Udalak adierazpen instituzionala onartu du emakume horrek iragan ostiralean jasandako erasoa "erabat gaitzesteko", eta elkarretaratzea deitu du astearterako, 12:00etan, Alderdi Ederren.
Euskal pentsiodunek herri ekimen legegile bat sustatuko dute gutxieneko pentsioak osatzeko

Euskal pentsiodunek herri ekimen legegile bat sustatuko dute gutxieneko pentsioak osatzeko

Sinadura bilketa aurrerago abiatuko dute, HELa tramitera onartzen badute. Apirilaren 26an aurkeztuko dute Legebiltzarrean, eta elkarretaratzea deitu dute aurretik.
EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du Donostian udaltzain izateko ez dagoela euskaraz B2 maila eduki beharrik

EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du Donostian udaltzain izateko ez dagoela euskaraz B2 maila eduki beharrik

Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegiak iazko abenduan esandakoa berretsi, eta atzera bota du Udalak jarritako errekutsoa. Donostian udaltzain izateko euskara eskatzea "diskriminatzailea" dela esan du, oraingoan ere, epaileak.
Imanol: ''Jagobaren Mallorca da, ez da aurkari erraza izango, erregistro asko menperatzen ditu''

Imanol: ''Jagobaren Mallorca da, ez da aurkari erraza izango, erregistro asko menperatzen ditu''

Realak Mallorcaren aurka jokatuko du Son Moixen irailaren 17an, asteartean, aurreratutako EA Sports Ligako 7. jardunaldiko partida. Hori dela eta, Imanol Alguacil talde txuri-urdineko entrenatzaileak Jagoba Arrasatek zuzentzen duen aurkariaz hitz egin du prentsaurrekoan.

Nacho Vigalondok zuzendutako Daniela Forever filmak abiatuko du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Astea

Nacho Vigalondok zuzendutako "Daniela Forever" filmak abiatuko du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Astea

Zintak Henry Golding, Beatrice Granno, Aura Garrido, Ruben Ochandiano eta Nathalie Poza ditu protagonista, eta Torontoko Zinemaldian estreinatu zuten joan den irailaren 5ean. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Astea urriaren 25etik azaroaren 1era bitartean izango da.
Hainbat pertsona etxetik irtenarazi dituzte Intxaurrondo auzoko eraikin batean izandako sute baten ondorioz

Hainbat pertsona etxetik irtenarazi dituzte Intxaurrondo auzoko eraikin batean izandako sute baten ondorioz

Hainbat pertsona etxetik atera behar izan dituzte bart Intxaurrondo auzoko Donostiako meteorologia institutua hartu zuen eraikinak su hartu ostean. Sua gauean bertan itzali zuten eta ez da inor zauritu.

Zinemaldiaren irekiera ekitaldia, ostiralean zuzenean ETB1en eta eitb.eus atarian

Zinemaldiaren irekiera ekitaldia, ostiralean zuzenean ETB1en eta eitb.eus atarian

Datozen egunetan, zinemaren izar nagusiek distira berezia emango diote Donostiari. Hala, ETB1ek eta eitb.eus atariak Zinemaldiaren irekiera ekitaldia zuzenean eskainiko digute, 21:00etatik aurrera. Ez galdu!

Sutea piztu da Donostiako eraikin batean eta hainbat pertsona atera behar izan dituzte

Sutea piztu da Donostiako eraikin batean eta hainbat pertsona atera behar izan dituzte

Sua bart piztu da Intxaurrondon, iraganean meteorologia institutua izandako eraikinean. Suhiltzaileek garrak itzali dituzte eta ez da inor zauritu.
2024ko Euskotren Ligako egutegia

2024ko Euskotren Ligako egutegia

Emakumezkoen txapelketa ekainaren 29an hasiko da Galizian VI Bandeira Cidade da Coruñarekin, eta abuztuaren 18an amaituko da Zarautzen XV. Zarauzko ikurrinarekin.
2024ko Eusko Label Ligako egutegia

2024ko Eusko Label Ligako egutegia

Gizonezkoen traineru txapelketa nagusia ekainaren 29an hasiko da, Galizian, Coruñako VIII. Banderarekin, eta irailaren 15ean amaituko da, Portugaleten, El Corte Ingles Banderaren L. edizioarekin.
Milaka pintxo salgai jarri ditu Zaporeak elkarteak Donostian, Koxk! jaiaren 7. edizioan

Milaka pintxo salgai jarri ditu Zaporeak elkarteak Donostian, Koxk! jaiaren 7. edizioan

Bildutako dirua errefuxiatuei laguntza ematen jarraitzeko izango da. Aurten, elkarteak Eusko Jaurlaritzaren laguntza eskertu nahi izan du, eta Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburua saritu du.

Goizeko 05:00etatik ilarak izan dira Kursaalen Zinemaldiko lehen sarrerak eskuratzeko

Goizeko 05:00etatik ilarak izan dira Kursaalen Zinemaldiko lehen sarrerak eskuratzeko

Gehienek lortu dituzte nahi zituzten sarrerak, baina "Conclave", "Ni Nevenka naiz" edo "Emilia Perez" filmetarako sarrerak di-da batean agortu dira. Azken egunetarako sarrerak asteartean jarriko dira salgai.

1 / 30 Hurrengoa

Aste Nagusia

Danborrada San Sebastian Egunaren inguruko webgune berezia. Danborrada
404 Page Not Found

404 Page Not Found

The page you requested was not found.


/eu/modulo/tiempo/eltiempo/f_mod/1389711909/

Donostia Twitterren

Aste Nagusia Donostiako Aste Nagusiaren inguruko webgune berezia. Aste Nagusia

Danborrada 2016, Nahieran