Politika -
Elkarretaratzea
Jorge Olaizen espetxeratzea salatu dute 500 bat lagunek Iruñean
Olaiz berriz espetxeratzeko erabakiak “Espainiako Estatuaren benetako nortasuna eta mendeku grina” agerian utzi dituela azaldu dute antolatzaileek agiri batean.
Erredakzioa
Jorge Olaiz berriz espetxeratzeko erabakia salatu dute gaur 500 bat pertsonek Iruñean. Miguel Angel Ruiz Langarica UPNko zinegotzia 2000n hiltzen saiatzeagatik Olaiz kartzelara bidali dute.
Ismael Moreno epaileak Olaiz espetxeratzeko agindua eman zuen otsailaren 12an. Ihes egin zuen pertsona ?zalantza izpirik gabe? Olaiz izan zela adierazi zuen lekuko batek azken epaiketan.
Olaiz 2001ean atxilotu zuten Iruñean, Guardia Zibilaren aurkako tiroketa batean parte hartzeagatik. 2014an aske utzi zuten, ia 13 urte kartzelan eman eta gero. Otsailaren 12an deklaratzera deitu zuen Auzitegi Nazionaleko epaileak Langarica auzia berriro zabaldu eta gero. Goizean galdekatu eta gero, epaileak berriz kartzelara bidaltzea erabaki du, Pedro Rubira fiskalak eskatuta.
Besteak beste, Txelui Moreno EH Bilduko buruzagiak eta Amaia Izko abokatuak elkarretaratzean parte hartu dute gaur, Iruñean.
Berriro espetxeratzeko erabakiak ?Espainiako Estatuaren benetako nortasuna eta mendeku grina? agerian utzi dituela azaldu dute antolatzaileek agiri batean. Madrilek ?bake eta konponbide aukerei eraso egitea, eta batez ere, aldaketa oztopatzea eta eragoztea? helburu dituela salatu dute.