Politika -

Gasteiz

Marotok azalpenak emango ditu gaur, San Antonio auzia dela eta

Kontu Auzitegiak 500.000 euroko bermea ezarri die Gasteizko alkateari, Alfonso Alonso alkate ohiari eta 2007an PPko zinegotzi zirenei.

Javier Maroto Gasteizko alkatea. EFE
Javier Maroto Gasteizko alkatea. EFE
Javier Maroto Gasteizko alkatea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Maroto (PP) Gasteizko alkateak agerraldia egingo du gaur Udaleko Ogasun Batzordean, San Antonio auziaren harira azalpenak emateko.

EH Bilduk eskatu zuen alkateak premiazko eta ezohiko agerraldia egitea. Izan ere, Estatuko Kontu Auzitegiak 500.000 euroko bermea ezarri die Marotori berari, Alfonso Alonso alkate ohi eta egungo Osasun ministroari eta 2007an PPko zinegotzi zirenei, kontratu publiko batekin "kalte ekonomikoa" egin baitzioten Udalari.

Garai hartan, Udalak lokal batzuk alokatu zizkion Gonzalo Anton enpresaburuari. Kontu Auzitegiaren ustez, kontratu horrek milioi erdi euroko kalte ekonomikoa egin zion Udalari, Antonek erositako prezioan baino hiru aldiz garestiago ordaindu zutelako alokairua. Orduan, Alonso zen alkatea, eta Maroto, Ogasun zinegotzia.

Hori horrela, EH Bilduk Marotoren eta Alonsoren "azpijokoak eta adiskidekeriak" amaitzea beharrezkoa dela nabarmendu du.

Astelehenean, koalizio abertzaleak, EAJk eta PSEk iragarri zuten Kontu Auzitegiari Marotoren eta Alonsoren aurkako epaiketa abiatzea eskatzeko ekimen bat aurkeztuko dutela Udalean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala albisteak Alderdi Popularra Araba Gorka Urtaran bideoak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ustezko ustelkeria politikoa