Politika -

Auzitegi Nazionala

Gastu sindikalak Caja Madrideko txartel beltzekin ordaindu zituen UGTk

Rafael Eduardo Torres Caja Madrideko Kontrol Batzordearen UGTko ordezkari ohiak jakitera eman duenez, bere txartel ‘beltza’ bidaiak, otorduak eta zirkularren inprimatzea ordaintzeko erabili zuen.

UGT sindikatuko gastuak, Caja Madrideko txartel beltzakin finantzatuta

1:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rafael Eduardo Torres Caja Madrideko Kontrol Batzordearen UGTko ordezkari ohiak jakitera eman duenez, batzordean parte hartzeagatik jasotzen zituen dietak UGTn sartzen zituen, eta gainera bere txartel ?beltza? bidaiak, otorduak eta zirkularren inprimatzea ordaintzeko erabili zuen.

Iturri juridikoen arabera, Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean deklaratu du Rafael Eduardo Torresek. Caja Madrideko txartel ?beltzen? erabiltzaileak galdekatzen jarraitu du gaur magistratuak.

Andreu epaileak langileen ordezkariak txartel ?beltza? erabilita legez kanpoko ekintza bat egin duela uste baldin badu, magistratuak zehazten duen diru kopurua itzuliko duela aurreratu du UGTko Zerbitzu Federakundeak.

Konkretuki, 13 inputatuk Andreuren aurrean deklaratu dute gaur, besteak beste, Rafael Eduardo Torres UGTko sindikalistak. Torresek 80.000 euro xahutu zituen bere txartelarekin.

Caja Madrideko Kontrol Batzordean parte hartzearen truke jasotzen zituen dietak sindikatuaren kontu korrontean sartzen zituela azaldu du Torresek. Ondorioz, UGTko ordezkari gisa zituen gastuak ?black? txartelarekin ordaintzen zituen, hala nola, bidaiak, otorduak, inprimatzea edo paper-denda.

UGT jakinaren gainean zegoen

Gainera, UGT jakinaren gainean zegoela erantsi du Torresek. Sindikatuko Zuzendaritza Batzordeak jokabidea zaintzen eta bermatzen zuela gaineratu du UGTko ordezkari ohiak. Are gehiago, jarduera sindikatuaren Urteko Txostenean justifikatu behar zutela esan du.

Torres Caja Madrideko Kontrol Batzordeko kide izan zen 2001etik 2006ra arte UGTko ordezkari gisa, langileek aukeratuta. Hala ere, txartel beltza kargua utzi eta hilabete batzuk geroago erabili zuen. Torresek ziurtatu duenez, ?funtzionatu bitartean? erabili zezakeela esan zion kutxak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ustezko ustelkeria politikoa