Politika -
Manifestazioa
'Salbuespen legediaren aurkako' martxa deitu du Gasteizko Harresiak
Manifestazio laranja izango da igande honetan Gasteizen, Segiko kide izatea egotzita sei urteko kartzela-zigorra ezarri zioten zazpi gazteei babesa emateko.
Radio Euskadi | eitb.eus
Manifestazioa deitu dute igande honetarako Gasteizen, Segiko kide izatea leporatuta, Auzitegi Nazionalak sei urteko espetxe-zigorra ezarri zien zazpi gazteei babesa emateko.
Gazte horietako lau atxilotu egin zituzten eta beste hirurak ezkutatuta daude orduz geroztik.
Gasteizko Harresia plataformak agerraldia egin du gaur eta "desobedientzia masiborako" deia luzatu die herritarrei, "salbuespen neurriei aurre egiteko".
Manifestazio laranja 12:00etan abiatuko da Bilbo Plazatik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea