Politika -

ABSOLBITUTA

Epaileak absolbitu egin du Santiago Cervera, xantaiaren auzian

Epaileak absolbitu egin du Santiago Cervera PPko diputatu ohia, Jose Antonio Asiain Nafarroako Kutxako presidente ohiari ustez egindako xantaiaren auzian.

Santiago Cervera
Santiago Cervera
Santiago Cervera

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaileak absolbitu egin du Santiago Cervera PPko diputatu ohia, Jose Antonio Asiain Nafarroako Kutxako presidente ohiari ustez egindako xantaiaren auzian, gaur Nafarroako Justizia Auzitegiak jakitera eman duenez.

Nafarroako Kutxaren inguruan informazio bat ez argitaratzearen truke Asiaini 25.000 euro eskatu zizkiolakoan epaitu dute Cervera.

Cervera 2012ko abenduko kasu bategatik epaitu dute. Asiainek mezu elektroniko bat jaso zuela salatu zuen; bertan, 25.000 euro emateko eskatzen zitzaion, hala egin ezean, abokatu bezala CANi diru kopuru handia fakturatzen ari zitzaiola publiko egiteko mehatxupean. Haren semeak etekina ateratzen zuela ere bazioen.

Diputatu ohia Guardia Zibilak atxilotu zuen, mezu hori jaso eta egun batera, diru hori Iruñeko harresi zaharreko zirrikitu batean hartzen ari zenean, antza.

Atxilotu zutenean, Cerverak uko egin zion diputatu aktari, eta "tranpa bat" jarri ziotela esan du beti; azaroaren 29an beste mezu elektroniko bat jaso ostean, Nafarroako Kutxari buruzko informazio konfidentziala eskaini ziotela, eta, atxilotu zutenean, hura jasotzera zihoala esan du. Informazio hori harresian jaso behar zuen gutunean izango zuela esan zioten, Cerveraren esanetan.

Epaileak autoan azaldu duenez, ez da proba nahikorik aurkeztu mehatxuen delitua frogatzeko. Izan ere, ez da frogatu Asiaini mehatxu egiteko bidali zioten mezu elektronikoa Cerverak bidali zuenik.

Guardia Zibilak Cerveraren ordenagailu eta gailu elektronikoak aztertu zituen, baina ezin izan zuen frogatutzat eman ordenagailu horretan zeuden programetako batetik igorri zuenik mezua. Nondik bidali zuten ere ezin izan dute egiaztatu; izan ere, zerbitzaria Hong Kongen dago, eta herrialde horretako legediak ez du informazio hori emateko beharrik ezartzen.

Hortaz, mezu elektronikoak nondik bidali ziren ikertu ondoren, emaitzarik ez dutela lortu azpimarratu du epaileak. Nork eta nondik bidali zituen argitzea “oinarrizkoa” da, epailearen ustez, akusazioa egin ahal izateko.

Adituen frogak erabakigarriak ez direla ere adierazi du epaileak autoan.

Absoluzioaren berri jaso eta berehala, txio bat argitaratu du Cerverak Twitterren:

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak Alderdi Popularra Albisteak Nafarroa Epaiketak argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak PPN gaur